UDA BIZIA! - Munduan berbena

Zaldibia 2020(e)ko Uztailak 13
  • UDA BIZIA! - Munduan berbena

Norentzat: LH 1., 2., 3., eta 4. mailakoentzat.

Euskal Herriko haurrak munduan barrena murgilduko ditugu, Munduan Berbena ikuskizun parte hartzailearekin. Munduko jolas, kanta eta dantzez jai giroan gozatzeko berbena paregabea.

Izen-ematea

Ekintza puntualak izanagatik, antolakuntzarako ezinbestekoa denez, izena eman beharko da Kultur Etxean ( 943 16 03 38 – kulturetxea@zaldibia.eus  ) ekainaren 24a, asteazkena, baino lehen.

Kultur etxeko ordutegia: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 17:00etara eta ostiraletan 8:30etik 15:30era.

Behin izena emanda adin horretarako programatutako ekintza guztietarako emango da izena. Inork ekintzaren batera joan ezin badu, ahal dela aurrez abisatu egingo du.

Izena ematerakoan honako datuak eskatuko dira:

  • Haur edo gaztetxoaren izen-abizenak eta jaiotza-data
  • Guraso edo tutoreetako baten izen-abizenak eta mugikor zenbakia (Whatsapp) edo e-maila aisialdi ekintzei buruzko informazioa, jarraibideak eta dokumentuak jasotzeko.
  • Sinatu eta entregatu egin beharko da Kultur Etxean ekainaren 24a baino lehen “Ekintzetara etortzeko jarraibideak, higiene eta prebentzio neurriak eta baimen informatua” biltzen dituen dokumentua.

Jarraian duzue beraz, kultur eta kirol ekintzen egitarau osoa, baita egitasmoaren azalpen orria eta sinatu eta entregatu beharreko dokumentua ere.

zaldibia.eus

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2020(e)ko Uztailak 13
  • Ordutegia11:00
  • LekuaPlazan (Euria bada Resti Pilotalekuan)
    Zaldibia
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana