Gasteizko udako kultur egitaraua

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko uztailaren 14(e)tik 2020(e)ko irailaren 4(e)ra
  • Gasteizko udako kultur egitaraua

Tokiko konpainiak eta taldeak izango dira, beraz, uztailaren 10etik irailaren 4ra arte egingo den aire zabaleko kultur programazioaren protagonistak; arratsaldez izango dira ikuskizunak, asteartetik ostiralera. 48 ekitaldik osatuko dute programazioa.

Ikuskizun guztiak aire zabalean egingo dira, esparru hesituetan eta edukiera mugatuarekin. Lekuak ikuskizunaren egunean bertan erreserbatuko dira, 9:00etatik aurrera, udalaren webgunean edo telefonoz (laster jarriko da). Erreserba ikuskizun bakar baterako eta emanaldi bakar baterako izango da, eta pertsona bakoitzak gehienez bi plaza erreserbatu ahalko ditu. 

Jarduerak hiriko hainbat lekutara iritsiko dira, hala nola Arriagako parkea, Aranbizkarreko parkea, Zulueta jauregiko lorategiak, Hegoalde gizarte etxearen eta Zabalganeko gizarte etxearen kanpoaldea, elurtegia, Salburuko Gabriela Mistral kirol-gunea eta apaizgaitegia.

Gainera, Uraren Lorategi Sekretuak Gasteizko Udal Musika Bandaren zazpi kontzertu hartuko ditu uztailaren 10etik 24ra eta irailaren 4tik 25era.

Gonbidapenak ikuskizunaren astean bertan erreserbatu ahal izango dira, astelehenetik aurrera, ekitaldia hasi arte edo lekuak amaitu arte. Pertsona bakoitzak gehienez bi plaza erreserbatu ahal izango ditu. Aukeratu zein jardueratara joan nahi duzun eta eskatu gonbidapena (online edo telefonoz).

EGITARAUA

Uztailak 10 ostirala

Uztailak 14 asteartea

Uztailak 15 asteazkena

Uztailak 16 osteguna

Uztailak 17 ostirala

Uztailak 21 asteartea

Uztailak 22 asteazkena

Uztailak 23 osteguna

Uztailak 24 ostirala

Uztailak 28 asteartea

Uztailak 29 asteazkena

Uztailak 30 osteguna

Uztailak 31 ostirala

Abuztuak 1 larunbata

Abuztuak 7 ostirala

Abuztuak 8 larunbata

Abuztuak 11 asteartea

Abuztuak 12 asteazkena

Abuztuak 13 osteguna

Abuztuak 14 ostirala

Abuztuak 18 asteartea

Abuztuak 19 asteazkena

Abuztuak 20 osteguna

Abuztuak 21 ostirala

Abuztuak 22 larunbata

Abuztuak 25 asteartea

Abuztuak 26 asteazkena

Abuztuak 27 osteguna

Abuztuak 28 ostirala

Abuztuak 29 larunbata

Irailak 1 asteartea

Irailak 2 asteazkena

Irailak 3 osteguna

Irailak 4 ostirala

Irailak 11 ostirala

Irailak 18 ostirala

Irailak 25 ostirala


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko uztailaren 14(e)tik 2020(e)ko irailaren 4(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz

Non

Euskadi, auzolana