"Mendia femeninoan", Jon Martínez Ibarraren erakusketa

Zarautz 2020(e)ko uztailaren 14(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 23(e)ra
  • "Mendia femeninoan", Jon Martínez Ibarraren erakusketa
    © Jon Martínez Ibarra

Badira argazkigintzako proiektu batzuk, beren ezaugarri teknikoengatik ez ezik, ikuslearekin konektatzeko eta argazkilariak errealitate hori nola ikusten duen erakusteko gai direlako nabarmentzen direnak.

Jon Martínez Ibarra argazkilariak mendi arloko 40 emakume erretratatu ditu. Horietako 16 daude erakusketa honetan.

Argazkigintzan, erretratuak pertsonak itxuraz nolakoak diren erakuts dezake, baina gutxitan diren bezala erakusten ditu, eta horixe da Jon Martinezen lanaren bertuterik handiena.

Argazkilari eta mendizale gasteiztarrak, bere helburuak lortu dituzten emakumeen ametsak jaso ditu argazkietan. Emakume hauen begiradetan erakutsitako bizi-energia, mendia maite duten milaka lagunek partekatzen dute; izan ere, bizimodu bilakatu dute mendia, eta aisialdia pasio bihurtu dute.

Edurne Pasabanek, euskal alpinistak, honako hau zioen elkarrizketa batean: “Mendia eskola handi bat da. Xumea izaten eta dauzkagun gauzak aintzat hartzen, adorea izaten, ez amore ematen, eta, batez ere, pertsonak eta natura errespetatzen irakatsi dit”.

“Montaña en femenino” erakusketan, mendi arloko modalitate ezberdinetako erreferenteen zuri-beltzeko erretratu-sorta paregabea ikus daiteke.

Lan honetan, horietako emakume bakoitzaren atzean aurkitzen den humanismoa behatzen dugu, non bizitza muga izugarrietara eraman dutenen borondatea, indarra eta adimena erakusten den.

Erakusketa honek omenaldia egin nahi die beraiei, guztiei, baita hamarkadatan mendia beren bizitzan erreferente bihurtu dutenei ere. 

 JOSU ZALDIBAR


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko uztailaren 14(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 23(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera: 10:00-14:00 eta 17:00-20:00.
  • Lekua Photomuseum
    San Ignacio, 11
    Zarautz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Photomuseum

Non

Euskadi, auzolana