"Fatxada" proiektua: "Arimaren giltza", Asier Irazabal eta Hernán Quipildorren interbentzio artistikoa

Bilbao 2020(e)ko uztailaren 15(e)tik 2020(e)ko urriaren 1(e)ra
  • "Fatxada" proiektua: "Arimaren giltza", Asier Irazabal eta Hernán Quipildorren interbentzio artistikoa

Asier Irazabal eta Hernán Quipildor artistek beren obra erakutsiko dute Azkuna Zentroko pareta nagusian, udako hilabeteetan, Fatxada Proiektua. Diseinua, ilustrazioa eta komikia proiektuaren esparruan.

La llave del alma lana da artistak berrikuntza eta sormena partekatzeko asmoz garatzen ari diren Aita proiektuaren lehen adierazpen bisuala. Alde horretatik, La llave del alma lanak proposatzen duen hizkuntza sinbolikoa trebetasun enpatikoa eta arimaren teknologia garatzeko erabil daiteke, hamabi ikurren bidez. Sinbolo bakoitzak kontzeptu primario bat irudikatzen du, hala nola beldurra, aukera, espazioa, itxaropena, heriotza, denbora, gorrotoa, maitasuna, kontzientzia, izatea, argia eta esanahia. Sinbolo horiek erabili behar dira esanahi garbia duen hizkuntza batera iristeko, gizaki gisa elkar hobeto ulertzeko.

Artisten arabera, «enpatia teknologia organikoa da, bide ematen dio denbora eta espazioa gainditzen dituen konektibitateari, eta intuizio osatuagoa garatzen du gizakiaren esanahiari buruz. Horrek kontzientzia bat sortzen du, gure izatea ‘bereizia’ izatearen ilusioa desegiten duena eta ulermen zabalagoa izateko aukera ematen duena».

Hernán Quipildor (Argentina, 1972) artista autodidakta da. Ekonomia eta Filosofiako graduondoko ikasketak egin zituen Milanen eta Londresen, eta 2003tik hona Londresen bizi da gehienbat. 2016. urtean El gesto (2016) argitaratu zuen, kontzientziaren inguruko kontzeptuak eta errealizazioak partekatzeko asmoz idatzitako liburua. El gesto lanak proposatzen du esanahi berriak ematea eta gure emozioak ulertzea, kontzientzia hautemateko dugun gaitasunaren isla eta jakintza eskuratzeko bide zuzena diren aldetik. 2016. urteaz geroztik, Aita proiektu artistikoa hartu du ardatz, Asier Irazabalekin batera, liburuan aurkeztutako edukiak bisualki zabaltzeko eta ikasteko modu berriak aztertzeko.

Asier Irazabal (Bilbo, 1978), pop kulturan eta errealaren estetikan aritzen den artista bat da, eta bideoan harrapatutako ‘reality-a’ du adierazpide nagusia. Irazabalek telebistako ekoizpenean jardun du bere ibilbideko zatirik handienean, eta hamarkada bat baino gehiago darama Londresen bizitzen. Hiri horretan osatu zituen ikasketak, Westminster-eko Unibertsitatean, eta telebistan, bideoan eta Interneten espezializatu zen. Gaur egun, Aita proiektua garatzen ari da, Herna´n Quipildor-ekin batera, keinu bateratu gisa, eta hori ere bizimodu bihurtu da.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana