"Nabigazioaren historia Playmobilen Cliks-en bitartez"

Bilbao 2020(e)ko uztailaren 15(e)tik 2021(e)ko apirilaren 11(e)ra
  • "Nabigazioaren historia Playmobilen Cliks-en bitartez"

Dakigunez, gizakiak historia aurretik ontziak eraiki eta nabigatu izan ditu, eta erakusketa honek, familientzako bereziki prestatuta dagoen, “Nabigazioaren historia”-ri buruz ikastea ahalbidetzen du, oso modu bisualean eta dibertigarrian.

Luis Fernandez dioramistak 9 historia aro antzeztu ditu, 100 Playmobil click baino gehiago erabiliz. Ederki girotutako eszena hauetan, ontzi grekoak, egipziarrak, vikingoak, piratak, bukaneroak eta nola ez euskal baleontziak topa ditzazkegu.

Erakusketatik zehar, ontzi hauen eboluzioa ikusi ahal izango dugu, oinarrizko txalupetaz baliatuz ibaietatik egindako lehengo ibilbideetatik hasita, arraunak eta belak zituzten ontziekin jarraituz, ozeano atlantikoa zeharkatzen dituzten motordun ontzietara heldu arte.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana