(Datak berrikusteko daude) "El Anatsui. Eskala Gorena"

Bilbao 2020(e)ko uztailaren 16(e)tik 2020(e)ko azaroaren 1(e)ra
  • (Datak berrikusteko daude) "El Anatsui. Eskala Gorena"

El Anatsui (Anyako, Ghana, 1944) gaur egungo artista afrikar ospetsuena da beharbada, eta haren jardunak etengabe bilatzen ditu ustezko purutasun modernoaren arauaren ordezko ereduak. Anatsui Nigerian bizi da 1975az geroztik, Nsukka-ko Unibertsitateko Arte Ederren eta Aplikatuen Sail bizira iritsi zenetik, alegia. Artea munduko edozein tokitan (eta ez soilik metropoliko kultura-guneetan) gauza daitekeen ustea eta espiritu esperimentala uztartzen dituzten ideiak garatu ditu etengabe. Atzera begirako honek, orain arte egindako asmo handikoenak, artistak bere bost hamarkadatako ibilbidean egindako serieak eta erabilitako teknikak biltzen ditu. Izenburuak dioen bezala, erakusketak Anatsuiren eskulturen alderdi monumentalenean jartzen du arreta, eta azken hogei urteetan egindako obra enblematikoenak azpimarratzen ditu (nagusiki, plastikozko tapoiak erabiliz eginak). Tamaina handiko eta kolore liluragarriko obra horiekin batera, erakusketak artistaren ekoizpen berriak ezagutzeko aukera ematen du, baita hirurogeita hamarreko hamarkadatik laurogeita hamarrekora bitartean egindako zurezko eskulturak eta erliebeak, aldi goiztiarreneko zeramikak, eta artistaren marrazkiak, grabatuak eta liburuak ere.

Municheko Haus der Kunst erakundeak antolatutako erakusketa, Dohako Mathaf - Arab Museum of Modern Art, Kunstmuseum Bern eta Guggenheim Bilbao Museoarekin elkarlanean.

Komisarioak: Okwui Enwezor, Chika Okeke-Ogulu eta Lekha Hileman Waitoller


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko uztailaren 16(e)tik 2020(e)ko azaroaren 1(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Guggenheim Bilbao Museoa

Non

Euskadi, auzolana