Udako zinema: "Elkano, lehen mundu bira"

Abadiño 2020(e)ko Uztailak 16
  • Udako zinema: "Elkano, lehen mundu bira"

Abadiñoko Udalak Udako Zinema programa eskainiko dau uztailaren 2tik 29ra bitartean, lau pelikula eta film labur sortas bat eskainita.

Programa horregaz udarako aisialdi aukera bat emon nahi da, eta behar diren neurri guztiak hartuko dira koronabirusaren kutsaketak eragozteko: ikusleek aurretiaz hartu beharko dabez sarrerak Errota Kultur Etxean nahiz Udal Mediatekan, aulkiak Udalak berak jarriko ditu ikusleen artean metro eta erdiko segurtasun-atea zainduta, maskara jantzita izan beharko dira eta eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eskainiko da.

Filmak probalekuan eta Matienako eskoletako kanpoko instalazioetan proiektatuko dira 22:00etan. Matienan, zehazki, eskoletako futbito zelaian eskainiko dira, eta, euria bada, aterpean. Sarrera Matienako haur eskolako atetik egingo da beti.

Emonaldiak hilaren 2an hasiko dira Matienan, Zinegoak jaialdiko film laburren saioagaz. Hilaren 9an Green Book komedia dramatikoa eskainiko da.

Hilaren 16an, Elkano Lehen Mundu Bira marrazki biziduneko filma proiektatuko da probalekuan, eta 23an Agur Etxebeste komedia. Hilaren 29an Asterix, Edabe Magikoaren Sekretua pantailaratuko da  Matienan zikloari amaiera emoteko.

Elkano Lehen Mundu Bira

Historian inoiz izan den abenturarik zirraragarrienari, lehen mundu birari, buruzko animazio filma da. Toki berean hasi eta amaitzen den bidaia zirkularra, baina haren ondoren ezer ez da berdin izango. Historiaren norabidea aldatzeko asmoz timoiari tinko heldu zioten bi nabigatzaileen kronika da hau. Fernando de Magallanesen aginduetara abiatu zen, baina Juan Sebastian Elkanok, istorio honen benetako protagonistak, amaitu zuen bidaia.

Ekaitzak, gosea, tribuak... Sevillatik bost ontzi atera ziren 1519an. Hiru urte geroago, batek soilik lortu zuen bueltatzea, hala, planetaren biribiltasuna frogatu zuen abentura ikaragarri bat amaitzea lortuz.

 

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2020(e)ko Uztailak 16
  • Ordutegia22:00
  • LekuaProbalekuan eta Matienako eskoletako kanpoko instalazioetan
    Abadiño
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana