"Natura gara"

Elorrio 2020(e)ko Abuztuak 16
  • "Natura gara"

Musikaire 2020

Kiki, Koko eta Moko pailazoen istorio honetan, basoko iratxoak oso izuturik daude, aztoratuta eta haserre, ikusirik gure planetako gauzarik baliotsuena, naturaren bizia, suntsitzen eta birrintzen ari dela. Eta nork edo zerk du horrek errua? Gizakiaren arduragabekeria itzelak.

Istorio honetan bada zuhaitz bat ere oso gaixo dagoena, hilzorian dagoena, espezie desberdineko beste hainbat eta hainbat bezalaxe.

Zuhaitz honen andere zaindariak, iratxoa bera, pozik dakusa Kiki, Koko eta Moko pailazoek, neska-mutiko asko eta askoren moduan, zer-nolako ahalegina egiten diharduten arbolari bizia itzultzeko.

Aldi berean, zorioneko ikastearen abentura honetan, pailazoek eta publikoak lamiari eta basoko Zaindari Handiari entzuten diote; hauek jaberazten dituzte-eta urak, aireak eta lurrak zenbat balio duten bizitzarako.

Dantza, barre, abesti, zuzen-zuzeneko musika, malabare eta pailazoen jardun txit entretenigarriari esker, denon artean erraz lortuko dugu zuhaitzari, gure protagonistari, bizitza itzultzea.

Iratxoa, arbola horren fruitu magikoa jatean, eder, lirain eta indartsu bihurtuko da, eta baso osoaren zaindari izango, bere maitearekin batera.

Azkenean, denok elkarrekin ospatuko dugu, naturaren biziaren garaipena; hain zuzen, garbi ulertuko baitugu gu natura garela. 


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaKiki, Koko eta Moko
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 16
  • Ordutegia19:30
  • LekuaSan Roke
    Elorrio
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana