"RoofTop Cinema" zikloa 2020 (zinema aire zabalean)

Pamplona/Iruña 2020(e)ko uztailaren 16(e)tik 2020(e)ko uztailaren 30(e)ra
  • "RoofTop Cinema" zikloa 2020 (zinema aire zabalean)

Iragan 2014ko udaran abian jarritako "RoofTop Cinema" zikloa Baluarteko terrazara uztailean itzuliko da ondoz ondoko zazpigarren urtez, Nafarroako Filmotekaren eta Baluarteren eskutik. Aurten, saio-kopurua handitu da: guztira, 5 emanaldi izango dira, eta haietan protagonistak zeru-goien inguruan ibiliko dira; altueran babes hartzen duten bizilagunak, beren tentaldiei, pasioei, abenturei edo beren bizitzei zentzua aurkitzeari amore emateko. Bost kontaketa bildu dira, genero desberdinetakoak, garai desberdinetakoak eta begirada askotarikoekin kontatuak. Zinemaren historiako maisu ospetsuek (Hitchcock, Wilder) izenpetutakoak batzuk, kontalari bikainek (Clayton, Zemeckis) edo zinemagile hasiberriek eta ezagutu egin behar ditugunek (Mádl).

"RoofTop Cinema" 2020 uztailaren 16an (osteguna) hasiko da, Alfred Hitchcockek koloretan filmatu zuen lehen filmarekin: La soga (Rope, 1948). Uztailaren 21ean, asteartea, La tentación vive arriba (The Seven Year Itch, 1955), Billy Wilderren bigarren lan arrakastatsuena 50eko hamarkadan eta Marilyn Monroeren irudi ospetsuena duena: aktore sentsuala zuriz jantzita dago eta metrotik ateratzen den haizeak gona altxatzen dio. Hilak 23an, osteguna, Jack Claytonek zuzendutako Un lugar en la cumbre (Room at the Top, 1959) melodrama soziala; diruaren, diru-gosearen eta kosta ahala kosta gizartean hobetzeko nahiaren gaineko kritika eskaintzen duena. "RoofTop Cinema" 2020ko laugarren proposamena uztailaren 28an helduko da: Robert Zemeckis kontalari handiak zuzendutako El desafío (The Walk, 2015). Filmak ordura arte inoiz egin ez zen erronka bat bere buruari jarri zion Philippe Petit funanbulista frantsesaren istorioa aurkeztuko du: New Yorkeko Dorre Bikiak bereizten zituen espazioa kable baten gainean igarotzea. Eta zikloari amaiera emanez, hilak 30ean, ostegunarekin, On the Roof (Na strese, 2019) ikusi ahalko da; eraikinen teilatuen pean beren biztanleek autogobernatutako mundu txikiak daudela erakusten duen txekiar filma.

Sarrerak 6 euroan eta emanaldi guztietarako abonamendua 25 euroan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com webgunean. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

 

baluarte.com

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2020(e)ko uztailaren 16(e)tik 2020(e)ko uztailaren 30(e)ra
  • Ordutegia22:15
  • LekuaBaluarteko terraza
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa6 € (abonamendua: 25 €)
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana