Anaut

Bergara 2020(e)ko Uztailak 17
  • Anaut

Bergarako udako kultur egitarauaren barruan. 

Madrildarra, hogeita hamabost urteko. Adin polita kantari, gitarrajole eta soul konpositore bikaina izateko. Gorantz dator eta etorkizunera doa: erritmoa dauka, arima zer esanik ez, eta huts egin ezin duzun zuzenekoa. Bere lehen lana, 140, kalitate bereziko albuma izan zen, berak sortutako temekin eta Ray Charlesi eginiko omenaldi gogoangarriarekin. Anautek maisuki uztartzen ditu akustikoa eta elektrikoa, soul, rhythm and blues eta blusa nahasiz. Disko berria besapean ageri zaigu, Time goes on. Hamabi kantu eta gidahari bakarra: denboraren joanak dakartzan aldakuntzak. Erro amerikarretan sakonduta sortu du Anautek Time goes on, folkaren eta rockaren eraginekin rhythm and bluesaren hotsean. Kantu onak, soinu gozoa eta Amerikako musikaren bandetan onenetakoa bihurtu duen feelingaren eta indarraren elkartze horrekin. Etorkizunik badela diosku Time goes on honek.   

Nortasuna eransten dio Anautek funk ñabardurez datorren rhytm & blues oinarriari, musika beltzaren eragina Iruñean eta Amsterdamen elkar ezagutu zuten musikariek beretua.

Web Oficial: http://anaut.es/

 

hotsak.com

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 17
  • Ordutegia19:30
  • LekuaEspoloia

    Bergara
  • HizkuntzaIngelesa

Non

Euskadi, auzolana