Getxoko udako kultur egitaraua

Getxo 2020(e)ko uztailaren 17(e)tik 2020(e)ko irailaren 24(e)ra
  • Getxoko udako kultur egitaraua

Martxoaren erdialdean, osasun-egoerak jarduera kulturala bertan behera uztera behartu zuen. Uztailean, lehenengo urratsak ematen hasiko dira normaltasunera itzultzeko. Hori dela eta, uztailean eta abuztuan Kultur Etxeak formatu txikiko programazioa prestatu du eta horretan Getxoko artisten aldeko apustua egin dute.

Esparru itxietako ikuskizunen osasun-araudira egokitzeko, Muxikebarriko, Romo Kultur Etxeko eta Areetako Andrés Isasi Musika Eskolako aretoen edukiera murriztu egin da eta maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da ekitaldi guztietan.

Musikari dagokionez, udan genero eta estilo anitzez gozatzeko aukera izango dugu honako talde hauen eskutik: Basurita, Smile, The Old Timey String Band eta Itxaso González & José Luis Canal Dúo. San Lorentzo eguna ospatzeko, Biotz Alai abesbatzak ez du kale egingo ohiko hitzordura.

Gainera, haurrentzako eskaintza ere izango da udan eta bi txotxongiloantzezkizun egongo dira: “Txotxongilo bertsolariak” eta “Nahia eta Neo”.

Bestalde, Musika Eskolak ere eskaintza anitza gerturatuko dizkigu uztailean eta irailean. Uztailean jazza izango da erabateko protagonista Mario Clavell, Malú Garay, Miguel Salvadorren laukoteen eta Origen bandaren eskutik.

Irailean, berriz, beste motatako doinuek hartuko dute eta honako talde eta artista hauek jardungo dira: Mississippi Queen & The Wet Dogs, Bringas, Matt Horan eta Afrika Bibang. Azkenik, irailean, pixkanaka-pixkanaka itzuliko dira ohiko programazioaren ekitaldi batzuk, esaterako Habanera Jaialdia. Halaber, bertsolaritza saioak ere izango dira eta tailer eta kultura ikastaroen eskaintza ezagutzera emango da, “Getxoko Balkoiak” ikuskizuna ahaztu gabe (azken horretan lehiaketan parte hartu zuten zenbait artistek parte hartuko dute).

 

 
Getxoko Udala

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko uztailaren 17(e)tik 2020(e)ko irailaren 24(e)ra
  • LekuaGetxo

Non

Euskadi, auzolana