Harriak 2020: "Eta zure suzko hitzarekin jantzi nintzen"

Ea 2020(e)ko uztailaren 17(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 14(e)ra
  • Harriak 2020: "Eta zure suzko hitzarekin jantzi nintzen"

Istorioak euskarrien gainean idazten dira.
Marka inskribatua daramaten gailuak, baita haien genealogia ere.

Kondairak kontatzen duenez, jainkoen aginduz, Prometeo eta Epimeteok egun hartan Genesitik irten ziren izaki hilkor guztiei ezaugarriak ipintzeko lana izan zutela. Epimeteo arduratu zen banaketaz. Espezierik suntsituko ez zutela ziurtatzeko, Epimeteok animali batzuei indarra eman zien, baina ez abiadura, beste batzuei hegalak eman zizkien, baina ez aletan, beste batzuei gorputz gogorrak eman zizkien, ile zurrunez estali zituen, kolore ederrak ipini zizkien edo pozoi hilgarriak eman zizkien. Bazirudien guztia modu orekatuan banatu zuela, eta, ez zituenean ezaugarri gehiago banatzeko, konturatu zen giza espeziea ez zuela osatu oraindik. Haren anaia heldu zenean gizakia biluzik ikusi zuen; Prometeok gizakientzat aurkitu zuen salbazio bakarra jainkoen sua lapurtzea izan zen. Horrela, lurrera jaitsi zen, begietara begiratu zion eta gizadia animali eta jainkoengandik bereiztu zen. Orduan Prometeok zera esan zion:

 — Hartu, argi-hari bat hotzarentzat.

Erakusketaren partaideak: Santiago F MosteyrínBernada Beñat G. García & Maialen Gallastegi EtxabeMichelle Lima (Mal Studio Project)

Bitertakaria: Iván Gomez

Erakusketa honi buruzko (Iker Fidalgo, Irati Irulegi y Laura Díez) HARIA kolektiboa-ren testu kritikoa eremuak-en blogean.

--

Inaugurazioa uztailaren 17an,12:30etan, Eskolondo zentroan, Ean, Bizkaia.

Jarduera osagarria abuztuaren 14an.

eremuak.net

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko uztailaren 17(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 14(e)ra
  • LekuaEa

  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana