Iker Piris & His Dual Electras

Elorrio 2020(e)ko Uztailak 17
  • Iker Piris & His Dual Electras

Musikaire 2020

1979an jaio zen, Tolosan. 14 urterekin hasi zen gitarra jotzen, eta 1997an igo zen lehen aldiz oholtzara. 2009an musika ikasketak bukatu zituen, Musikenen. Ordutik eta 2018ra arte, The Romanticos taldearen buru izan da.

Egun, Iker Piris & His Dual Electras izeneko proiektua bideratzen ari da, bidaide Abdell B. Bop kontrabaxuan eta Andy Martin baterian dituelarik. Electra izeneko albuma grabatu berri dute abesti originalez osatua.

«Bluesa bluesa besterik ez da, hau da, grina, arima, indarra eta emozioa, ez gehiago ezta gutxiago ere».

Iker Piris: Gitarra eta ahotsa
Abdell B. Bop: Kontrabaxua
Andy Martin: Bateria
Fredy Peláez: Teklatuak
Nico Wayne Toussaint: Harmonika

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 17
  • Ordutegia22:30
  • LekuaSan Roke
    Elorrio
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana