"Txango bat" (Kukai Dantza)

Bilbao 2020(e)ko uztailaren 17(e)tik 2020(e)ko urriaren 12(e)ra
  • "Txango bat" (Kukai Dantza)

Museoko bisitariek ikus dezakete dagoeneko Kukai Dantzaren Txango bat ikus-entzunezko instalazioa museoko BBK aretoan, urriaren 12ra arte. BBK-k eta Bilboko Arte Ederren Museoak ekoitzitako pieza da, osasun-krisiak eragindako itxieraren ondoren, ekainaren 1ean museoa berriz irekitzeko sortua. Orain arte www.museobilbao.com-en YouTubeko kanalean soilik egon da ikusgai –5.560 ikustaldi izan ditu dagoeneko–. Txango batek ikusleei erakusketaren bisitari bakar bihurtzea proposatzen die, museoaren aretoetan aparteko moduan murgiltzera, museoa berriz bisitatzera eta artearen sakonenean bidaiatzera gonbidatzen gaituen sorkuntza-lan batek gidatuta.

Jon Mayak eta Kukai Dantza taldeak museoaren bildumaren irakurketa berezia egin dute, zeinak dantzaren, musikaren eta kantuaren bitartez, Kirmen Uribek proposatutako ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa erakusketaren bidaia kontzeptual bikaina berrinterpretatzen duen. Txango bat museoa itxita egon zen garaian filmatu zen, eta ikus-entzunezko sorkuntza-lan bakana da, artearen konfinamenduaren lekukotza. Gorputzek, ahotsak eta musikak okupatzen dute bisitariak falta duen espazioa, eta, era berean, berriz ere artearen aurrean gutako bakoitzari dagokion leku partikularra okupatzera gonbidatzen gaituzte.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria:Jon Maya Sein
  • Dantzariak:Alain Maya, Eneko Gil, Leire Otamendi, Urko Mitxelena
  • Musika:Maite Larburu & Carlos Taroncher
  • Ikus-entzunezko sorkuntza:David Bernués
  • Soinu kontzeptua:Xabier Erkizia
  • Koordinazioa eta produkzioa:Doltza Oar-Arteta

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana