"Comunicado de muerte"

Bilbao 2020(e)ko Uztailak 18
  • "Comunicado de muerte"

Comunicado de muerte” bi zatitan banaturiko antzezlana da. Askatasunaren eta guztien ongizatearen aldeko borroka jorratzen ditu eta baita borroka horren kontraesanak. Gizakion kontraesanak agerian uzten ditu XX. mendeko 60 eta 70eko hamarkadetan girotua dagoen lan honek.

Lehen zatia: Última apelación.

Bi emakumeren arteko lehia dialektikoak, gizakion gaiak azaltzen ditu era gordinean. Esaten ez denaren eta aditzera emandakoaren atzean, beldurren eta gorrotoaren atzean, bi etsaien artean itxi ezin daiteken arrakala zabaltzen ari dela sentitu daiteke.

Bigarren zatia: Comunicado de muerte

Egiazko gertakarietan oinarritua. Salvador Puig Antichen borroka, erahilketa eta Jesus Irurre kartzelako zaindariarekin izandako harremana dira jorratzen diren gaiak. Etsai biren artean jaiotako adiskidetasuna. Mundua ulertzeko bi modu, bizitzeko bi era. Gure erabaki eta baldintzen inguruko hausnarketa eragiten duen istorioa.

 


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana