Ezkutuko Altxorrak: bisita gidatuak Urola Erdian

Azkoitia 2020(e)ko uztailaren 18(e)tik 2020(e)ko irailaren 20(e)ra
  • Ezkutuko Altxorrak: bisita gidatuak Urola Erdian

Bueltan da Ezkutuko Altxorrak egitasmoa. Larunbat honetan hasiko dira Urola Erdian bisita gidatuak eta irteerak eta irailaren 20ra bitartean, 18 proposamen gauzatuko dira. Azkoitian, Azpeitian, Aizarnazabalen eta Zestoan egingo dira bisitak eta Vicente Dávilak zuzenduko ditu. Aktibitate gehienak doakoak dira.
Irteerei dagokionez Inaziotar Bideko lehen hiru etapak burutuko dira Loiola eta Arantzazu bitartean, Aittolako atsedenlekutik Xoxoteko gainera izango da beste bat, eta Azkoitia eta Azpeitia Izarraizko erdi magaletik lotuko dira Loiolatik hasiko diren beste bi irteeratan.

Egitasmoak bi helburu nagusi ditu. Batetik eskaintza turistikoa sortu eta barne turismoa sustatzea eta bestetik, gure ondare historiko kultural eta naturalaren gaineko sentsibilizazioa areagotzea.
Bestalde, covid 19ak sortu duen egoerara moldatu da programa. Bisita eta jarduera gehienak aire librean izango dira eta partaideek maskara eraman beharko dute. Bisitetan, berriz, gehienez 15 lagunek hartu ahalko dute parte, segurtasun neurriak gordez.

Urola Erdiko bisitetan parte hartzeko aurrez izena ematea gomendatzen da 943 15 18 78 telefonora deituz edo info@tierraignaciana.com -era idatziz.

Horra Azkoitiko eskaintza:

Uztailak 26 eta irailak 20, 12:00etan
“Jauregi eta dorretxeen artean”. Bisita gidatua

Multzo monumental izendatutako gune historikoa du Azkoitiak bertan dauden dorretxe, jauregi eliza eta bestelako eraikinei esker, Balda Dorretxea, Idiakez Dorretxea, Amabirjinaren jasokundeko parrokia... Berauek ezagutzeko espreski egin den ibilbide honek XVI. mendean bete betean murgilduko gaitu.

Abuztuak 5, 10:00etan
“Ibilbide historikoa, Loiolatik Baldara”

Aitz-goiti eta Aitz-beiti, Iraurgi bailara sorrera, historia, paisaia eta kultura. Nondik gatoz, eta zer gara. Loiolako Santutegitik abiatuta Izarraitz mendikatearen babesean Balda dorretxera ibilbide zoragarria. Euskaldun unibertsalena, Loiolako Inazio mundura ekarri zuen lurraldeaz gozatzeko parada.

Abuztuak 9, 10:00etan
“Xoxoteko Inazio, bailarako zaindaria. Aittola-Xoxote

Urolako biztanle gutxi batzuk ez dira inoiz egon Xoxoteko gainean, haraneko zaindari bat bailitzan kokatzen den San Inazioren estatua harrigarriaren oinetan. Bertatik dagoen ikusmirak Aittolako zelaitetaik dagoen ibilbidea egitea konpentsatzen du. Gure ibilbidean, mendi horiek ezkutatzen dituzten balio natural eta etnografiko ugariak miresten geldituko gara.

 
 
azkoitia.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko uztailaren 18(e)tik 2020(e)ko irailaren 20(e)ra
  • LekuaAzkoitia

Non

Euskadi, auzolana