Mustapha Agharban Azarkan

Ermua 2020(e)ko Uztailak 18
  • Mustapha Agharban Azarkan

Etxetik plazara ekimenaren baitan.

Rifen jaiotako musikari profesionala, Euskadin bizi da duela 20 urte baino gehiagotik. Hainbat musika talde sortu ditu soka, haize eta perkusio musikariekin. 2019an bere izena daraman berbere musika talde bat osatzen du, jatorri ezberdineko musikariekin batera bere jatorrizko abestiak eta Rifeko errepertorio tradizionalekoak aurkezten dituelarik.

OSASUN-SEGURTASUNEKO NEURRIAK

  • Nahitaezkoa da maskara erabiltzea publiko-esparrura sartzeko. Bakoitzak berea ekarri beharko du.
  • Publikoak eserita egon behar du emanaldi osoan zehar. Barrutia uzten bada, ezin izango da berriro bertan sartu.
  • 10 urtetik beherako haurrek pertsona heldu batekin joan beharko dute.
  • Aulkien artean 2 metroko distantzia-neurriak gorde beharko dira, bizikidetza-unitate bereko pertsonak izan ezik.
  • Barrutira sartzean, pertsonen arteko 2 metroko distantzia ere gorde beharko da.
  • Ikuskizuna amaitutakoan, publikoa bere eserlekuetan egon beharko da, eta antolakuntzako langileen jarraibideak bete beharko ditu, esparrutik mailaka irteteko.
  • Programatutako ekitaldietarako aldez aurretik eta doako sarrerak banatuko dira.
  • Sarrera aldez aurretik eskuratu duten pertsonek sartzeko lehentasuna izango dute, bai eta eskenatokitik hurbilago dagoen eserleku bat ere.
  • Sarrerak Ermua Antzokiko leihatilan jaso beharko dira, astez aste, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara., ekainaren 29tik.
  • Sarrera-bilketan hilara gordetzean, 2 metroko distantzia eutsi behar da.
Ermuko Udala

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 18
  • Ordutegia19:30
  • LekuaOrbe Kardinal Plaza

    Ermua
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana