"Rojamente", Julia Spínolaren erakusketa

Bilbao 2020(e)ko uztailaren 18(e)tik 2020(e)ko irailaren 18(e)ra
  • "Rojamente", Julia Spínolaren erakusketa

Julia Spínola artista Madrildarrak Euskal Herrian burutuko duen lehengo bakarkako erakusketa izango da. Erakusketa hau Okela Sormen Lantegiaren lankidetzarekin batera burutu da, Eremuak programaren laguntzarekin. Ilusioz zabaltzen ditugu Artiach fabrika 70A zenbakiko 2.solairuko ateak. Erakusketa Irailaren 18 arte egongo da ikusgai.

Bere lana eskultura eta marrazkiaren eremuetan aritzen da. Materiaren eta keinuaren, jestuaren, arteko erlazioa konstante bat da bere lanean, keinua irudi ez finkatu bat bezala ulerturik, lan prozesuaren aurretikoa dena eta materia modu batera edo bestera mugitzearen desiratik datorrena.

Bere lanean beste elementu errepikakor bat trama baten bilaketa edota sistema baten sorrera izaten da, zeinek ekintza kate horren bitartez ematen den ariketatik pieza zeharkatzera iritsi daitekeen. Pieza zeharkatzearen behar hau ez da era literal batean ulertu behar, figuratuan baizik; alerta, adi, prest egotearekin du zerikusia, ez pentsatzearekin (baina bai), medioaz ahaztearekin eta prozesuan pieza transformatzen uztearekin. Transformazio hori finkatua geratuz amaierako lanean.

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko uztailaren 18(e)tik 2020(e)ko irailaren 18(e)ra
  • LekuaArtiatx Espazioa
    Abandoibarra, 70A (Artiach Eraikina)
    Bilbao
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana