SagarKultur

Astigarraga 2020(e)ko uztailaren 18(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 9(e)ra
  • SagarKultur

SagarArtek 2020. urteko bigarren lau hilabetekoan Covid-19-ak hain kaltetuta utzi duen arte eszenikoen sektoreari laguntza bat bota nahi dio. Horretarako, kulturarentzako gune seguru bat sortu dute elkartearen kolaboratzaile den Astarbe Sagardotegian.  

SagarArte 2017. urtean kontzeptu gisa jaiotzen den elkartea da. Astigarragan kokaturik, sagarra eta sagardoaren kultura babesteaz gain, sagardotegiak berriro, garaian garaiko kultura adierazpide ezberdinen babesleku izatea bilatzen du. Gaurko egunean, Astarbe Sagardotegia, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU-UPV), Gipuzkoako Foru Aldundia eta Astigarragako Udala babesle, 27 sorkuntza garaikide sortu ditu, 7 sortzaile gazteei laguntza eskaini die eta 15 ekitaldi baina gehiago antolatu ditu gure lurralde guztian zehar.

Sagardotegiko mahaien inguruan bilduko dira unitate familiarrak eta distantzia fisikoa mantenduz, zuzeneko musika, monologo, bertso zein bestelako adierazpide kulturalekin gozatzeko aukera egongo da. Aforoa gehienez 90 pertsonakoa izango da eta eguraldi ona zein txarra egin mantenduko dira. Eguraldi onarekin “terrazan” egingo dira eta eguraldi txarra egin ezkero, sagardotegi barruan egingo ditugu dinamikak.

Kulturgune seguru honen erabilera irekia izango da eta herriko beste elkarteek erabiltzeko aukera izango dute.

Agenda

Uztailak 18

 

Uztailak 19

 

Uztailak 24

 

Uztailak 25

 

Uztailak 26

 

Abuztuak 1

 

Abuztuak 2

 

Abuztuak 8

 

Abuztuak 9

 

Erreserbak

Sagardogile elkartearekin batera antolaturiko “afari merienda bertsolariekin” ekitaldia izan ezik, erreserbak egiteko era ezberdin egongo dira. Kasu honetan bertsozale elkarteko web gunetik erosiko dira tiketak

  1. Tiket soltea. 5€-tan Astigarragako Udaletxeak ahalbideratuko duen plataforman erosi ahal izango da.
  2. Tiketa Astarbe Sagardotegiko sahieski menuarekin. Astarbe Sagardotegira deituz erreserbatuko da aukera hau eta ekitaldiaz gain, tomate entsalada, tortilla, sahieskiak, gazta, sagardoa, ogia, ura eta kafea izango dute. Kasu honetan 33€-koa izango da prezioa. Erreserbak 943 55 15 27.
  3. Tiketa Astarbe Sagardotegiko hegaluze menuarekin. Astarbe Sagardotegira deituz erreserbatuko da aukera hau eta ekitaldiaz gain, tomate entsalada, hegaluzea parrrilan, txuleta, gazta, sagardoa, ogia, ura eta kafea izango dute. Kasu honetan 45€-koa izango da prezioa. Erreserbak 943 55 15 27.

 

 
astarbe.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko uztailaren 18(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 9(e)ra
  • LekuaAstigarraga

Non

Euskadi, auzolana