Still River

Agurain 2020(e)ko Uztailak 18
  • Still River
    Argazkia: thestillriver.com

JazzHerrian 2020

Deskribatzeko orduan gehien entzuten den hitza "autentikoa" da. Bere diskoak entzutean, askok uste dute Austin, Memphis edo New Orleansetik datozela zuzenean.

Bere lehen grabazioak Demo izena izan zuen (Grabasonic, Berango – Bizkaia). Sei abesti original zituen, beren estiloren erakusgarri: konposizio onak eta Amerikako sustraiak dituen soinua.

2016an, Andoaingo Garate estudioetan Kaki Arkarazorekin grabatu zuten Wood & Wire diskoa aurkeztu zuten. Bertan musikari-lagunen kolaborazioak bildu zituzten, hala nola Alain Sancho (saxoa - Travellin Brothers), Julian Maeso (organoa) edo Marcos Coll (harmonika). Guztira 10 abesti ziren, 5 bakarka eta 5 beste musikarien kolaborazioarekin.

Euren zuzeneko indartsuari esker, nazioartean ezagunak diren musikariak ezagutzeko aukera izan dute; eta horiek izan zituzten Wood & Wire diskoan kolaboratzaile: Francisco Simón (gitarra-jotzailea - Red House), Antonio Serrano (armonizista - Paco de Lucía) eta, duela gutxi, Dani Nel.Lo (saxofoi-jotzailea - Mambo Jambo).


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 18
  • Ordutegia19:30
  • LekuaDulantzi plaza
    Agurain

Non

Euskadi, auzolana