TUBALA UXOA ABESBATZA

Abárzuza 2020(e)ko Uztailak 18
  • TUBALA UXOA ABESBATZA
  • TUBALA UXOA ABESBATZA

Ekitaldi hau Kultur 2020 programa kulturkalaren barnean dago

Tubala Uxoa abesbatza Carlos Etxeberria Alonso musikari eta konposatzaile tafallarrak sortu zuen, 1985ean.

32 urte hauetan, honako pertsona hauek aritu dira taldearen buru: Carlos Etxeberria, Jaime Berrade, Pili Armendáriz, Joaquín Taboada, Mª Jesús Villarreal, Arturo Goldaracena eta, 2005ez gero, Laura Calvo.

Bere musika-ibilbide guztian zehar, hainbat kontzertu eman ditu Nafarroan eta Espainian (Madrilen, Sevillan, Salamancan, Segovian, Kantabrian, Zaragozan, Errioxan...); Europan barna ere ibili da: Belgika, Frantzia, Portugal, Txekiar Errepublika, Hungaria eta Austria.

Taldea musikazaleez osatuta dago eta ohiko elementua izaten da Nafarroako musika-eskaintzan, bertako programazio kulturalean parte hartzen baitu normalean.

2016ko abenduan, bere lehen CDa kaleratu zuen, “Música de Navidad”, eta publikoak oso harrera ona egin zion.

Kideen prestakuntza musikal eta bokala eta abesbatza-musika hedatzea ditu helburu nagusi, baina ez dute alde batera uzten kideentzat zein garrantzitsuak diren horrelako talde batean ohikoak diren elkarbizitza eta talde-esperientziak, lana eta dibertsioa bateratzen baitituzte.

Nafarroako Abesbatzen Elkarteko kidea da.

Zuzendaria: LAURA CALVO ZALACAIN

Non: Irantzuko monasterioa / 19:00 / Eliza

 

Kultur 2020 egitaraua (pdf)


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 18
  • Ordutegia19:00
  • LekuaIrantzuko Monasterioa
    Abárzuza
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana