"Esta divina prisión"

Olite/Erriberri 2020(e)ko Uztailak 19
  • "Esta divina prisión"

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2020 programaren baitan.

Santa Teresa de Jesusen, San Juan de la Cruzen edo Jorge Manriqueren olerkiak datoz agertokira bata bestearen atzetik, Tirso de Molinaren, Sor Isabel de Jesusen edo Gustavo Adolfo Bécquerren bertsoetatik pasatuz. Guztiak mistikaren eta bizitzaren zentzuaren gaiaren ingurukoak dira, garai klasikotik hasi eta modernismoraino, XV. mendetik XX. mendearen hasierarainoko poeta espainiarren hautaketa zabal baten testuekin, non esanezina azaltzen saiatzeko maitasunaren hizkuntza erabili duten.

Poesia mistikoko errezitaldi arin eta hunkigarri honetan soinuak, argiak eta sinboloek zirrikitu bat irekitzen digute lipar hori harrapatzeko, non edertasunak, errebelazioak eta estasiak, ulermenak, gozamenak eta askatasunak, erradikalak denak, bat egiten duten.

Antzezleak: Lola Casamayor, Jesús Noguero eta Eva Rufo

Lantalde artistikoa: Dramaturgia: Raúl Losánez / Zuzendaritza: Ana Contreras / Zuzendaritza-laguntzailea: Julio Provencio / Giropena: Alicia Blas eta Lara Contreras / Jatorrizko musika eta interpretazioa: Miguel Huertas / Ekoizpen exekutiboa: Manuel Benito / Ekoizpena: Asociación Cultural MB y MB.

Esta divina prisión Asociación Cultural MB y MB-ren ekoizpen bat da.

Iraupena: 60’

 

 

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2020(e)ko Uztailak 19
  • Ordutegia22:00
  • LekuaLa Cava
    Olite/Erriberri
  • Zenbatekoa18 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana