Dantza kalean: "Meeting Point"

Markina-Xemein 2020(e)ko Uztailak 19
  • Dantza kalean: "Meeting Point"

2020ko udako kultura egitaraua Markina Xemeinen (PDF - 185 KB)

Markina-Xemeingo uda honetako kultura egitarauarekin lotutako zenbait ohar:

  • Nahiz eta kalean eta doan izan ikuskizun gehienak, aforoak kontrolatu behar dira; beraz, sarrerak aurretiaz hartu beharko dira ikuskizun guztietarako (aforoa kontrolatu ahal izateko). Sarrerak, udaletxeko harrerako makinan (astelehenetik zapatura 08:15-20:00) eta Uhagoneko kafetegian hartu ahalko dira (zinemarako sarrerak, soilik Uhagonen erosi ahalko dira). Ez balira sarrera guztiak salduko, egunean bertan erosteko aukera ere egongo da.
  • Maskara eraman beharko da.
  • Publikoak eserita egon beharko du, horretarako markatutako eremuan dauden aulkietan.
  • Euria egingo balu, ekintza guztiak plazabarripean izango lirateke.
  • Azken orduko aldaketak egon litezke. Webgunearen eta sare sozialen bidez emango da horien berri.

2018ko MAX SARIA kale ikuskizun onenari.

Herrialde berdinetik, baina elkarren artean urrun dauden bi hiritatik datozen bi gazte. Biek gurutzatu behar izan dute 8000 kilometroko "putzua", eta urte batzuk pasatzen utzi, planetaren beste punta batean topatu, elkar ezagutu eta elkarren loturak aurkitzeko. Break Dance-a eta Hip Hop-a bezalako lengoaiak nahasten diren leku berri hori deskubratu eta dantza garaikidearen begiradapean definiezina den zera berri bat sortzeko. Definiezina, baina biak (edo hobeki esanda, hirurak) definitzen dituen zerbait. Bakoitzaren bizitzako labirintoak, nahiz eta norantza ezberdinetan abiatu, elkar gurutzatzen diren puntu zehatz horretan topo egiten dugu eta hortik aurrera ezin dugu ginenak izaten jarraitu. 

MEETING POINTen jendea topatzen den toki horietaz mintzatzen gara, gurutzatu behar diren "putzuez" eta pasatzen utzi behar den denboraz.

Fitxa artistikoa

  • DANTZA MOTA: Dantza garaikidea
  • ERAKUSKETA LEKUA: Kalea
  • ESTREINALDIA: 2017
  • IRAUPENA: 15 minutu
  • ZUZENDARIA: Asier Zabaleta
  • KOREOGRAFOA: Asier Zabaleta (dantzarien laguntzarekin)
  • DANTZARIAK: Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza
  • MUSIKA/SOINUA: Bosques de mi mente
  • JANTZIAK: Asier Zabaleta
  • BEHARREZKO DEN GUTXIENEKO ESPAZIOA: 8m x 8m
  • ESZENATOKIAN DAGOEN PERTSONA KOPURUA: 2
  • BIRAN JOATEN DEN PERTSONA KOPURUA: 3
Uhagon Kulturgunea

Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2020(e)ko Uztailak 19
  • Ordutegia20:00
  • LekuaBiblioteka aurrean
    Markina-Xemein

Non

Euskadi, auzolana