"The Seven Year Itch"

Pamplona/Iruña 2020(e)ko Uztailak 21
  • "The Seven Year Itch"

Iragan 2014ko udaran abian jarritako "RoofTop Cinema" zikloa Baluarteko terrazara uztailean itzuliko da ondoz ondoko zazpigarren urtez, Nafarroako Filmotekaren eta Baluarteren eskutik. Aurten, saio-kopurua handitu da: guztira, 5 emanaldi izango dira, eta haietan protagonistak zeru-goien inguruan ibiliko dira; altueran babes hartzen duten bizilagunak, beren tentaldiei, pasioei, abenturei edo beren bizitzei zentzua aurkitzeari amore emateko. Bost kontaketa bildu dira, genero desberdinetakoak, garai desberdinetakoak eta begirada askotarikoekin kontatuak. Zinemaren historiako maisu ospetsuek (Hitchcock, Wilder) izenpetutakoak batzuk, kontalari bikainek (Clayton, Zemeckis) edo zinemagile hasiberriek eta ezagutu egin behar ditugunek (Mádl).

Emanaldiak 22:15ean izango dira. Filmak jatorrizko betsioan eskainiko dira, gaztelaniazko azpitituluekinSarrerak 6 euroan eta emanaldi guztietarako abonamendua 25 euroan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com webgunean. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

Uztailak 21 (asteartea), 22:15: The Seven Year Itch (1955, La tentación vive arriba gaztelaniaz)

Zuzendaria: Billy Wilder
Gidoia: Billy Wilder, George Axelrod
Argazkiak: Milton R. Krasner (K)
Musika: Alfred Newman
Antzezleak: Tom Ewell, Marilyn Monroe, Oskar Homolka, Carolyn Jones, Evelyn Keyes, Sonny Tufts, Robert Strauss, Marguerite Chapman
Iraupena: 105 minutu

Milaka newyorktarrek bezala, Richard Sherman (Tom Ewell) lanean gelditu da abuztuan, andreak eta seme-alabek hondartzan opor atsegin batzuk igarotzen dituzten bitartean. Emaztearen gomendioei jarraituta, erretzeari uzteko prest dago, edateari uzteko, goiz lotaratzeko eta, batez ere, parranda ez jotzeko. Baina tentaldia agertuko da bizilagun txundigarri bat ezagutzen duenean (Marilyn Monroe), sexya bezain lañoa dena.

Antzezlan batetik egokitua, Billy Wilderren bigarren lan arrakastatsuena izan zen 50eko hamarkadan, eta bildutako dirua hamabi milioi dolar izan zen. Marilyn Monroeren irudi ospetsuena du: aktore sentsuala zuriz jantzita dago, eta metrotik ateratzen den haizeak gona altxatzen dio. Komediako aktore onenaren Urrezko Globoa jaso zuen Tom Ewellek. American Film Institutek AFI's 100 años... 100 sonrisas zerrendan sartu zuen, Ameriketako Estatu Batuetako zinemako film komiko onenetakotzat jotzean.

baluarte.com

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2020(e)ko Uztailak 21
  • Ordutegia22:15
  • LekuaBaluarteko terraza
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa6 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaIngelesa

Non

Euskadi, auzolana