"Rámper, vida y muerte de un payaso"

Bilbao 2020(e)ko Uztailak 22
  • "Rámper, vida y muerte de un payaso"

Rámper 20ko eta 30eko hamarkadetako pailazo ezagunena izan zen. Bere aurpegia zuen marrazki biziduna, bere ahotsarekin grabatutako diskoak, film bat eta bere izena zeramatzaten anis botilak zituen. Baina Gerra Zibila etorri zen, eta lanean jarraitu zuen arren, gauzak ez ziren lehen bezalakoak izan. Bakarrizketa horretan, Rámper eta Ramón, bere alter egoa, gaur egungo garaian elkartuko dira, antzoki batetik bestera, euren historia entzun gura duen norbaiten bila. Eta ez da erraza izango, hil zirenetik 50 urte baino gehiago igaro direlako.

Cancamisa Teatro proiektu hori gauzatzeko sortu zen. Geldik egoten ez dakiten bi buruk, Imanol Ituiñok eta Juan Pañosek, euren indarrak batu dituzte, ahaztuta dagoen umorearen genio horren historia eszenatokietan kontatzeko. Testuak, Tartean Teatrok eta Café Bar Bilbaok antolatutako antzerkiko testuen lehiaketa irabazi zuen 2015ean.

Testua eta zuzendaritza: Imanol Ituiño
Aktorea: Juan Paños
Iluminazio diseinua: John Luhman
Ikus-entzunezko, eszenografia eta soinu espazioa: Cancamisa
Jantziak: Nuria Martínez
Luthier: Manuel Marín
Off-ahotsa: Víctor Antona


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana