"Room at the Top"

Pamplona/Iruña 2020(e)ko Uztailak 23
  • "Room at the Top"

Iragan 2014ko udaran abian jarritako "RoofTop Cinema" zikloa Baluarteko terrazara uztailean itzuliko da ondoz ondoko zazpigarren urtez, Nafarroako Filmotekaren eta Baluarteren eskutik. Aurten, saio-kopurua handitu da: guztira, 5 emanaldi izango dira, eta haietan protagonistak zeru-goien inguruan ibiliko dira; altueran babes hartzen duten bizilagunak, beren tentaldiei, pasioei, abenturei edo beren bizitzei zentzua aurkitzeari amore emateko. Bost kontaketa bildu dira, genero desberdinetakoak, garai desberdinetakoak eta begirada askotarikoekin kontatuak. Zinemaren historiako maisu ospetsuek (Hitchcock, Wilder) izenpetutakoak batzuk, kontalari bikainek (Clayton, Zemeckis) edo zinemagile hasiberriek eta ezagutu egin behar ditugunek (Mádl).

Emanaldiak 22:15ean izango dira. Filmak jatorrizko betsioan eskainiko dira, gaztelaniazko azpitituluekinSarrerak 6 euroan eta emanaldi guztietarako abonamendua 25 euroan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com webgunean. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

Uztailak 23 (osteguna), 22:15: Room at the Top (1959, Un lugar en la cumbre gaztelaniaz)

Zuzendaria: Jack Clayton
Gidoia: Neil Paterson
Argazkiak: Freddie Francis (Z/B)
Musika: Mario Nascimbene
Antzezleak: Simone Signoret, Laurence Harvey, Heather Sears, Hermione baddeley, Donald Wolfit, Ambrostine Phillpotts, Donald Houston
Iraupena: 115 minutu

Joe Lamptonek (Laurence Harvey) kontulari-lana onartuko du Ingalaterraren iparraldeko hiri txiki batean. Handinahiak bultzatuta, Susanen (Heather Sears) maitasuna lortzen saiatuko da, inguru horretako gizon aberats eta boteretsuenaren alabarena, baina aita tartean jarriko da eta alaba oporretara bidaliko du. Orduan, Joek Alice ezagutuko du (Simone Signoret), emakume heldu bat. Aliceren esperientziak eta sofistikazioak liluratu egingo dute, eta senarra uzteko eskatzeraino iritsiko da Joe.

John Braineren eleberri batean oinarritutako melodrama soziala da, eta diruaren, diru-gosearen eta kosta ahala kosta gizartean hobetzeko nahiaren gaineko kritika eskaintzen du. Izenburuak metaforikoki egiten zion aipamena gizartean gora egiteari. Jack Clayton zuzendari hasiberriak bere ibilbide zinematografikoan garatu zituen lehentasun narratiboak ikusten dira ekoizpen honetan, haurren begiradaren eta helduen munduarenaren arteko konfrontazioan laburbiltzen direnak. Oscar saria eman zioten Simone Signoreti eta Neil Patersoni, gidoi egokituarengatik. Eta Urrezko Globoa, atzerriko film onenari.

baluarte.com

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2020(e)ko Uztailak 23
  • Ordutegia22:15
  • LekuaBaluarteko terraza
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa6 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaIngelesa

Non

Euskadi, auzolana