"Artea Oinez 2020"

Pamplona/Iruña 2020(e)ko uztailaren 24(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • "Artea Oinez 2020"

ARTEA OINEZ 2020 erakusketa Kondestable jauregiaren aretoak 1 eta 2 izango da ikusgai uztailaren 24tik abuztuaren 30era. Komisarioa: Josu Reparaz, Nafarroako Ikastolen Elkarteako zuzendaria.

Nafarroako Ikastolen Elkarteak aurtengo erakusketa artistiko berria proposatzen du. Berau Iruñeko Kondestablearen Jauregian bisitatu ahalko da. Artea Oinezek kulturaren eta abangoardiako artearen alde egiten du, artista askoren lanari eta parte- hartze eskuzabalari esker. Hauek geure garaiko errealitatea argitzen laguntzen dute eta, haien artelanekin, hausnarketarako lekua eta arte proposamenak kontenplatzeko eremua osatzen dute, gizakiaren esentzia transzendente direnak. Erakusketa honek laurogeita hamar artelan baino gehiago biltzen ditu. XX. mendeko azken laurdenaren eta XXI. mendeko lehen laurdenaren agerpen artistiko askoren aniztasunaren berri ematen du. Bertan ikus ditzakegu artearen esperientzia ugari lan zehatzetan zehar, non jarraitutasun lerroak eta berritasun lerroak nabarituko ditugun geure euskal ingurunearen agertoki artistikoan. Artea ezin da banandu bere berezko ulertzetik eta arteaz gozatzen duen ororengan sor ditzakeen emozioetatik. Artelanak lengoaiarekin aritzen dira eta kultura ekintzak dira. Haietako asko lehen hor ez zeuden irudikapen kritikoak dira. Oso zabala da erakusketa honek barne hartzen duen lengoaia eta teknika errepertorioa. 17 eskulturez, 3 eskulto-pinturez, 18 margoz, 7 marrazkiz, 3 instalazioz, 10 grabatuz, 11 argazkiz, 4 inprimatzez eta 11 teknika mistoarekin egindako artelanez osatuta dago erakusketa. Denek mezu zehatzak transmititzen dituzte: emozioa, salaketa, galdera, kritika, transzendentzia, e. a. Gehienak korronte abstraktuan koka daitezke, baina haien artean badira ere figuratiboa, espresionista, hiperrealista, sinbolista, informalista, e. a. Ostera, azken joerak eta etorkizun oparoko gazteen proposamenak ere badaude.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko uztailaren 24(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • Lekua Ziudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Ziudadela

Non

Euskadi, auzolana