NOA & THE HELLDRINKERS

Agurain 2020(e)ko Uztailak 24
  • NOA & THE HELLDRINKERS

JazzHerrian 2020

2016an Manu Gestidok, Gus Gonzalezek eta Sergio Villarrek Noa Egiguren abeslari donostiarrarekin indarrak batu eta bakoitzak zuen musika beltzaren eragina nahastea erabaki zuten, laukote "zikin eta koipeztatu" bat sortzeko. Laukotearen helburua nabaria izan zen: bluesaren gai klasikoak eta ez hain klasikoak bildu eta euren erara janztea. 2017. urtean Donostiako Altxerri Jazz Club eta Fnac agertokietan euren lana aurkeztu zuten zuzenean eta Adrián Costa & The Criers taldearen kontzertua irekitzeko aukera izan zuten. Urte horren amaieran kaleratu zuten beren lehen LP luzea. Zuzenean grabatutako kontzertuetako kanturik esanguratsuenetatik 12 biltzen dituen diskoa da, "ahalik eta soinu zaharrenaren bila, artista klasikoek grabatzen zuten modukoa". 2018 eta 2019 arteko ibilbidea suspergarria izan da, emozioz eta kontzertu ahaztezinez betea, hala nola Hondarribia Blues Festivalen irekiera, La Benta, Benicàssim Blues Festival, TolosandBlues Festival, Burlada Blues Festival, Heineken Jazzaldia eta Udazkena Blues. Bluesaren eszenan maila nazionalean zein nazioartean ezagunak diren artistekin partekatu dute agertokia. Noa & The Hell Drinkers taldea disko berria prestatzen ari da, abesti propioekin hornitua. Diskoa 2020. urtean argitaratuko dute, R&R eta errepidea gozatzeko inoiz baino gogo handiagoarekin, eta bluesaren magia jendeari hurbiltzeko betiko ilusioarekin.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 24
  • Ordutegia19:30
  • LekuaDos Caños plaza
    Agurain

Non

Euskadi, auzolana