Mintegia: "Actuación y dirección. La actuación como motor de la escenificación"

Olite/Erriberri Uztailaren 25(e)tik uztailaren 29(e)ra
  • Mintegia: "Actuación y dirección. La actuación como motor de la escenificación"

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2020 programaren baitan.

Antzezlanaren bidez eszenaratzea lantzeko oinarrizko kontzeptuak eta prozesuak azalduko dira mintegian. Antzezlanaren unibertsoa eraikitzea, aktorea eremu tentsional batean kokatzea estimulu desberdinei bere erreakzioa eragiteko, horiek dira nire lan eszenikoaren arretaguneak, antzezpen mailez eta pertsonaiaren munduekin duten korrespondentziaz gain.

Banakako ariketekin osatuko da, kontzeptu horiek aplikatzeko.

Parte hartzaileak testu hauetako bat aukeratuko du: “Esperando a Godot”, “Señorita Julia”, “La gaviota”?

Mintegi honek 16 plaza eskaintzen ditu antzezle eta zuzendari profesionalentzat. Izena eman ahal izango da plazak agortu arte.

Horretarako izena eta bi abizenak, helbidea, NANa, telefono mugikorra, harremanetarako e-posta bat eta matrikularen ordainagiria programasydifusion@navarra.es e-postara bidali beharko dira mezu batean.

Mintegian izena emateko, hurrenkera kronologiko zorrotza jarraituko da matrikula ordaindu duten pertsonen artean.

Ordainketa, 30 eurokoa, banku-transferentzia bidez egin beharko da ES38 2100 3693 2122 00547110 kontuan, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren izenean dagoena, eta ordainketaren kontzeptuan ANTONIO SIMÓNEN MINTEGIAREN MATRIKULA eta izena ematen duen pertsonaren izen-abizenak adierazi beharko dira.

Prezioak klaseak bakarrik hartzen ditu barne. Mintegian parte hartzen duten pertsonen kontura izango da Erriberrira iristea.

Norbaitek izen-ematea ordaindu badu eta plazak bete badira, matrikularen zenbatekoa itzuliko zaio.


Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data Uztailaren 25(e)tik uztailaren 29(e)ra
  • OrdutegiaUztailaren 25, 26, 27, 28 eta 29 / 17:00
  • LekuaMuseo del Vino
    Olite/Erriberri
  • Zenbatekoa30 €
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana