RHANDON THINKING

Marcilla 2020(e)ko Uztailak 25
  • RHANDON THINKING
  • RHANDON THINKING

Ekitaldi hau Kultur 2020 programa kulturkalaren barnean dago

Aurora eta Ángel Pérez anai-arrebek osatzen dute RANDOM THINKING proiektu artistikoa. Beren proposamen musikal bikainak folka, bluesa eta smooth jazza ditu sustraietan eta kritikaren eta publikoaren babesa jaso du aho batez. RNEk Urteko Artista Hoberenen artean aukeratu ditu; Alcalá de Henares hiriak emandako Alcala Suena saria irabazi zuten 2018an; Disko Hoberenen artean hautatu zituen kritika espezializatuak; Antzeztokien Sareak beren ikuskizuna aukeratu egin du eta herrialde osoko hedabideek gomendatu egiten dute. 

Kontzertuetan eta jaialdietan Espainia osoan barna ibili eta gero, beren bigarren diskoa aurkeztu dute: “Right here and now” (Hemen eta orain), anai-arrebek berek ekoitzia, “Caco” Refojo (hiru Grammy sariren irabazlea) soinu-ingeniaritzan lagun izan dutela. Ñabardurez eta sonoritate sakonaz betetako proposamen gozo horrek honako premisa hauetatik abiatzen da: oraina, gurea den gauza bakarra; gure beldurrak gainditzea, eta askatasuna. Arimari hitz egiten dioten melodiak, ahotsaren eta gitarra akustikoeneskutik; horiexek dira bi anai-arreba musikari eta konposatzaile horien identitate-markak. 

Gaur egun, RANDOM THINKING proiektu berriak lantzen ari da, eta horien artean azpimarragarriak dira beren hurrengo diskoa eta zinemarako egindako lanak. Espainian barnako kontzertu askotan sarrerak agortu eta gero (besteak beste, Madrilgo Clamores aretoan eta Sevillako Real Alcázar-en), RANDOM THINKING taldeak Martzillako gazteluan joko du uztailaren 25ean (larunbata), Nafarroako Gobernuko Kultur Programaren barruan. Zalantzarik gabe, aukera paregabea da egun musikaren alorrean dugun etorkizun handieneko 

 

Non: Martzilla / Gazteluko patioa

 

Kultur 2020 egitaraua (pdf)


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 25
  • Ordutegia21:00
  • LekuaGazteluko patioa
    Marcilla
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana