Gari, Montxo eta Joselontxo: "Petitxou"

Ermua 2020(e)ko Uztailak 26
  • Gari, Montxo eta Joselontxo: "Petitxou"

Etxetik plazara ekimenaren baitan.

Bidaia luzeetatik etorri berriak... Europako zirkoetan parte hartzetik... Gari, Montxo eta Joselontxo, Tutik Clowns, prestaketetan ari dira pistan azaldu eta beraien Ikuskizun Handia eskaintzeko prest!... Baina, zer gertatzen da? Emanaldia egiteko behar diren tramankulu, maleta eta kutxak ez dira oraindik iritsi!

Zapata handiak... sudur gorriak... saxofoia... tronpeta... tuba...falta dira! Zer egin orain? Ikusleak zain daude eta ikuskizunak hasi behar du!

OSASUN-SEGURTASUNEKO NEURRIAK

  • Nahitaezkoa da maskara erabiltzea publiko-esparrura sartzeko. Bakoitzak berea ekarri beharko du.
  • Publikoak eserita egon behar du emanaldi osoan zehar. Barrutia uzten bada, ezin izango da berriro bertan sartu.
  • 10 urtetik beherako haurrek pertsona heldu batekin joan beharko dute.
  • Aulkien artean 2 metroko distantzia-neurriak gorde beharko dira, bizikidetza-unitate bereko pertsonak izan ezik.
  • Barrutira sartzean, pertsonen arteko 2 metroko distantzia ere gorde beharko da.
  • Ikuskizuna amaitutakoan, publikoa bere eserlekuetan egon beharko da, eta antolakuntzako langileen jarraibideak bete beharko ditu, esparrutik mailaka irteteko.
  • Programatutako ekitaldietarako aldez aurretik eta doako sarrerak banatuko dira.
  • Sarrera aldez aurretik eskuratu duten pertsonek sartzeko lehentasuna izango dute, bai eta eskenatokitik hurbilago dagoen eserleku bat ere.
  • Sarrerak Ermua Antzokiko leihatilan jaso beharko dira, astez aste, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara., ekainaren 29tik.
  • Sarrera-bilketan hilara gordetzean, 2 metroko distantzia eutsi behar da.
 
Ermuko Udala

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaTutik Clowns / Gari, Montxo eta Joselontxo
  • Data 2020(e)ko Uztailak 26
  • Ordutegia19:00
  • LekuaSan Pelaio Plaza

    Ermua
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana