Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO)

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Uztailak 28
  • Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO)

EGOko kide diren 73 musikari, Euskal Autonomia Erkidegokoak eta Nafarroakoak gehienak, uztailaren 22tik abuztuaren 1era Donostian elkartuko dira, topaketa horretan zehar ondoren euskal hiriburuetako agertoki nagusietan joko duten errepertorioa lantzeko (Gasteizko Principal Antzokia, uztailaren 26an; Bilboko Euskalduna Jauregia, uztailaren 27an; Donostiako Victoria Eugenia Antzokia, uztailaren 28an; Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriuma, uztailaren 29an). Musika Hamabostaldiko Inaugurazio Egunean ere parte hartuko du EGOk, abuztuaren 1ean.

Hain berezia den 2020ko uda honetan, EGOk entzuleentzako nahiz musikari gazteen prestakuntza orkestralerako eta garapenerako balio musikal eta interes handia duten bi programa aurkeztuko ditu. Horrela, lehen maila orkestraleko irakasleekin lan egingo dute, berriki taldearen zuzendari artistiko izendatua izan den Rubén Gimenoren batutapean. Orkestrako kide gazteek, besteak beste, bereziki soinuari, artikulazioari, ozentasunaren orekari… lotutako alderdiak landuko dituzte.

GASTEIZ, BILBO, DONOSTIA ETA HONDARRIBIKO KONTZERTUETAKO PROGRAMA

C. GOUNOD: Haize instrumentuetarako sinfonia txikia

  1. MAHLER: Adagietto (5. sinfonia)
  2. SCHUBERT: 5. sinfonia D.485 si bemol maiorrean
Irekia

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana