"Arte y naturaleza"

Pamplona/Iruña 2020(e)ko uztailaren 30(e)tik 2020(e)ko irailaren 13(e)ra
  • "Arte y naturaleza"

Ziudadelako Mistoen eraikinak uztailaren 30tik irailaren 13ra hartuko du ARTE Y NATURALEZA erakusketa. Iruñeko udalaren kultura alorrak antolatuta Nafarroako Ateneoarekin lankidetzan. Komisarioa: Pedro Salaberri.

LUIS GARRIDO, ALICIA IRIGOYEN, CONCHITA BARDAJÍ, JULIO PABLO, JAVIER SUESKUN, MIGUEL ÁNGEL EUGUI, PEDRO OSÉS, CARLOS PUIG, JUAN JOSÉ LAZKANO, TOMÁS SOBRINO, MARTA LOREDO, PELLO AZKETA, FERMIN ALVIRA, IGNACIO MURO, JOSÉ IGNACIO AGORRETA, CARLOS LÓPEZ, CRISTINA CIDRIAIN, ÁNGEL PRESENCIO, IKER SERRANO, ALFONSO ASCUNCE, JUAN BELZUNEGUI, MARÍA JIMÉNEZ MORENO, MARIJOSE RECALDE, TERESA SABATÉ, VIRGINIA SANTOS, CARMEN SALGADO AMADO, SAGRARIO SAN MARTÍN, JUAN SUKILBIDE, CELIA ESLAVA, ÁNGELA MORENO, ELENA GOÑI, PEDRO SALABERRI, CARLOS CÁNOVAS, MIGUEL BERGASA. KOLDO BADILLO, ELENA MORENO JORDANA.

Gure komunitatean, artista askok hurbilean duten eta hurbileko sentitzen duten natura irudikatzeari eskaintzen diote beren lanaren parte handi bat. Bizileku dugu, gure errespetua zor diogu, eta artista asko etortzen dira hura birsortu eta hari begiratuz gozamena hartzera. Obretan, hiria desagertuz doan heinean Pirinioak, Bardeak, inguruan ditugun era guztietako basoak irudikatuta agertzeak erakusten du sosegatzeko eta airearekin eta argiarekin, eguzkiarekin eta euriarekin harremanean jarriko gaituzten inguruetatik gertu sentitzeko dugun beharra. Natura kezka soziala da; birsortzeko gogo bat bezala adierazten dugu, eta jakin, ongi dakigu, harekin ados jarrita soilik biziraun ahal izanen dugula.

Artista batzuek aire zabalean edo naturaletik abiatuta lan egiten dute, ez baitute iragazkirik nahi haien eta egiten dituzten obren artean, baina, oro har, estudioko intimitatean gauzatzen ditugu bizipenak, bitarteko mekanikoez edo eskuez baliatuta, gure asmoa gorpuzteko behar dugun denbora guztia hartuta eginiko lanaren gozamenean. Gozamen horrek orain hartzen du bere egiazko dimentsioa, partekatua izatera iristen denean, besteen eskura jarritaguztiona bilakatzen denean.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko uztailaren 30(e)tik 2020(e)ko irailaren 13(e)ra
  • Lekua Ziudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • Web Ziudadela

Non

Euskadi, auzolana