"Kimera"

Olite/Erriberri 2020(e)ko Uztailak 30
  • "Kimera"

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2020 programaren baitan.

Charles Chaplinek esaten zuen, gertutik begiratuta, bizitza tragedia bat dela, baina urrutitik ikusita, komedia bat dirudiela.

Karga-kaia. Bizimodu hobe baten bila lan egiten duten, pasatzen diren edo iristen diren pertsonak. Kimerak egungo gizarteari begirada bat planteatzen digu, pertsonak handi egiten dituzten gauza txiki horien hauskortasuna erakutsi nahi digu.

Hainbeste jende leku ezezagun, babesgabe, harremanik gabeko batera bidaiatzeko dena uztera mugitzen duen arrazoian pentsatzera gonbidatzen gaitu, etorkizuna, nahiz eta oso zalantzazkoa edo oso iluna izan, jatorrizko lekuan baino itxaropentsuagoa omen delako beti.

Ikuskizun dibertigarri eta hunkigarri honetan begirada, gorputza, trebetasuna eta unibertso berezi eta zirraragarri bat eraikitzeko gaitasuna uztartzen dira. Linh jaunaren bilobaren birsorkuntza askea zirkuaren hizkuntzan.

Kimera: "Errealtzat edo posibletzat jotzen den ilusioa".

Antzezleak: Izaskun Lasarte, Txetxu Collado, Nano Napal eta Jorge Cordón. 

Lantalde artistikoa: Zuzendaritza: Joserra Martínez / Zuzendaritza-laguntzailea: Maribel Martínez / Jatorrizko eta zuzeneko musika: Jorge Cordón / Eszenografiaren diseinua: Icaro construcciones eta Tesicnor / Eszenografiaren eratzea: Icaro eta Talleres Urrelar / Argiztapen-diseinua: Livory Bárbez / Ikuskizunaren logotipoa: Izaskun Hernandez / Argazkiak eta diseinu grafikoa: Itziar Matxain / Bideoen ekoizpena eta edizioa: Kaptura / Webgunea: Juan Napal / Banaketa: Quiero Teatro.

Kimera La banda teatro-circoren ekoizpen bat da.

Argibide gehiago: www.quieroteatro.com

Iraupena: 55’

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2020(e)ko Uztailak 30
  • Ordutegia22:00
  • LekuaLa Cava
    Olite/Erriberri
  • Zenbatekoa18 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana