"Urlo", Irene Carmonaren erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko uztailaren 31(e)tik 2020(e)ko irailaren 13(e)ra
  • "Urlo", Irene Carmonaren erakusketa
  • "Urlo", Irene Carmonaren erakusketa

Irene Carmonaren Urlo erakusketa hartuko du Gasteizko Montehermoso kulturuneko Jovellanos aretoak, uztailaren 31tik irailaren 13ra bitartean. 

2019ko deialdian hautatutako lau proiektu artistikoetatik azkena da ‘Urlo’.  Montehermoso kulturuneak urtero bideratzen du programa hori, lau proposamen hautatu —sorkuntza artistikoko hiru proiektu eta ikus-entzunezko bat— eta erakusketa bana egiteko.

Urlo erakusketan, inguru hurbilenean aurkitzen dituen motibo plastikoetan oinarritu du bere lana artistak. Pinturaren bidez gauzatzen da lan hori, argazkia bitarteko, erreferentziazko bitarteko gisa ez ezik, baita berez zentzua duen elementu gisa ere.

Argazkigintzak mugimenduan eskaintzen dizkion aukerak ikertzen ditu egileak, askoz ere modu iradokitzaileagoan —ez hain mugatuan— lan egiteko aukera ematen baitio horrek, bere funtsezko ezagutza piktorikoaren iturritik, hots, naturatik hurbilago.

“Material piktorikoa nahiz grafikoa sortzea da bere asmoa, hartara bi adierazpide horien arteko elkarrizketa ezartzeko, bi lanak batera aurkeztu ahal izateko, gaur aurkezten ari garen ‘Urlo’ erakusketan jasotzen den diskurtsoa osatuz”, adierazi du Paco Galvek.

Irene Carmona bezalako artistek ‘Montehermoso+UPV/EHU’ espazio horretan proiektu artistikoei zabalkundea ematerik izan zezaten 2012an abiarazitako deialdiaren balioa nabarmendu du zinegotziak. “Pandemiak eragindako krisi sanitarioaren ondorioz atzeratu egin da aurtengo deialdia. Beren proiektuak aurkeztu nahi dituztenek irailaren 25era arte izango dute aukera”, gogoratu du Canok, eta kulturuneko langileak ere izan ditu hizpide: “Eskerrak eman nahi dizkiet Montehermoso kulturuneko zuzendari Luis Maria Pascuali eta lantalde osoari, pandemia gorabehera azken hilabeteetan egin duten kudeaketa bikainagatik. Eskerrik asko zuen erantzukizunagatik eta konpromisoagatik”.

Egilea

Arte Ederretan graduatua da Irene Carmona, Granadako Unibertsitatean, eta Pintura Masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, 2018-2019 ikasturtean. Horri esker, 2019an hainbat egoitza artistiko baliatu ahal izan zituen, hala nola Arte- eta Kultura-trukerako Beka, Txinan, edo Segoviako Quintanar jauregiko egonaldia.

Bakarkako eta taldeko hainbat erakusketatan ere parte hartu du (Gasteizko Araba aretoa, Bilboko Carlton hotela edo Basauriko Ariz dorrea). Hori baino lehenago, Granadako Unibertsitateko Marrazketa Departamenduaren lankidetza-beka lortu zuen (2017-2018) eta Granadako Rey Chico aretoan erakusketa egin, besteak beste.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko uztailaren 31(e)tik 2020(e)ko irailaren 13(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Montehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Montehermoso Kulturunea

Non

Euskadi, auzolana