Zumaiako Musika Jaialdia 2020

Zumaia 2020(e)ko uztailaren 30(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 9(e)ra
  • Zumaiako Musika Jaialdia 2020

Uztailaren 30ean, ostegunean, hasiko da aurtengo Musika Jaialdia. Musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera ederra izango da beste urte batez, baina aurtengoan, ezinbestean, segurtasuna eta osasuna zainduz egin beharko da: ikusleek maskara jantzita eduki beharko dute, distantzia gorde beharko da eta esandako tokian eserita egon beharko da ekitaldiak irauten duen bitartean.

Gainera, ekitaldien aforoa neurtzeko, beharrekoa izango da aurrez gonbidapenak hartzea. Sapere Aude Sinfoniettaren kontzertua izan ezik, ekitaldi guztiak doan izango dira, baina gonbidapenak hartu beharko dira aurrez. Sarrerak eta gonbidapen guztiak uztailaren 29tik aurrera eskuratu ahal izango dira Turismo Bulegoan; gonbidapenen kasuan, ekitaldi bakoitzerako bi txartel jaso ahal izango ditu herritar bakoitzak.

Sapere Aude Sinfoniettaren kontzerturako sarrerak Turismo Bulegoan egongo dira salgai; helduen sarrerek 10 euro balio dute, eta haurrenek 3 euro.

EGITARAUA 

  • Uztailak 30

13:00 Klarinete Maratoiko laukote irabazlea

19:30 ZUMB Musika banda SARRERAK AGORTUTA

 

  • Uztailak 31

20:00 San Pedro abesbatza SARRERAK AGORTUTA

 

  • Abuztuak 1 Musika Jaialditik kanpo

19:30 A Santo De Qué

 

  • Abuztuak 2

19:30 Sapere Aude Sinfonietta

SARRERAK SALGAI (Helduak 10 euro; haurrak 3 euro)

 

  • Abuztuak 3

20:30 Organo eta txistu emanaldia SARRERAK AGORTUTA

 

  • Abuztuak 6

20:30 Conductus Ensemble

 

  • Abuztuak 8

19:30 Musikaldian dantza: FIGHT eta NIRE AZALEAN ARROTZ

 

  • Abuztuak 9

19:30 OREKA TX SARRERAK AGORTUTA

 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana