Elkano Browning Cream

Elorrio 2020(e)ko Uztailak 31
  • Elkano Browning Cream

Musikaire 2020

2007an Elkano Browning Cream-ek izen bereko diskoa kaleratu zuenetik, taldearen ibilbideak ezaugarri hauxe izan du: musikari buruzko ikuspegi ertz askotarikoa; eta horrela ateratzen dira ñabarduretan aberats diren diskoak, melodia landuekin eta osagai erritmiko ahaltsuarekin. Jazzeko formatu klasikotik abiatuta -Hammond organoa, gitarra eta bateria-, tenkatzen dute hirukoa askoz haratago, paisaia afrikar, sortaldeko edo europar gauekoak iradokitzen dituzten konposizio magnetikoekin, beti ere tradizioaren eta egungo joeren arteko orekaren barruan.

Mikel Azpiroz pianista eta organista donostiarrak koordinatuta, taldea osatzen dute Franck Mantegari bateria-jotzaile paristarrak eta Bartzelonan bizi den Dave Wilkinson gitarrista britaniarrak. Aldi berean, nork bere kolaborazioak egiten ditu beste musikari batzuekin, horien artean Alpha Blondi, Saint Germain, Brian Jackson edo Jabier Muguruza. Bagaje horri taldearen nazioarteko izaera gehituta, emaitza da nortasuna daukan jazza, eklektikoa eta exotikoa.

Taldearen kultur aniztasunak badakar beste ondorio bat ere: halako joera nomada bat. USAn hasi zirenetik -han ezagutu zuten elkar-, taldeak Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniako hainbat jaialdi eta tokitan jo du: Donostiako Jazzaldian, Woodford Folk Festival-en (Australia), Shangaiko Cotton Club-en (Txina), Quitoko Jazz Festibalean (Ecuador), Delhiko Jazz Festibalean (India), Madrilgo Los Veranos de la Villa emanaldietan, Getafeko Cultura Inquietan

Frank Mantegari: Bateria
Dave Wilkinson: Gitarra eta ahotsa
Mikel Azpiroz: Hammond B3


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 31
  • Ordutegia22:30
  • LekuaSan Roke
    Elorrio
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana