Basabi

Elorrio 2020(e)ko Abuztuak 1
  • Basabi

Musikaire 2020

BASABI bost musikarien jakinminaren ondorioz sortzen da. Haien helburua espezializatuak dauden estiloak beren eremutik atera eta estereotipoak desegitea izango da. Batasun hau bi irizpideetan oinarrituz sortzen da: musika klasikoa zabaldu eta txalaparta bultzatu.

Txalapartaren hotsa sokazko musikatresnen sonoritatea disziplina biziago eta organikoagoan eraldatuko du bere baitan irisgarritasun eta esperimentazioa duen ikuskizunak sortuz. Modu honetan taldeak hizkuntz propioa sortuko du taldekideen pentsamoldea isladatzen duena, muga eta etiketetatik aldenduz.

Iñigo, Marina eta Ricardo nerabetan kontserbatorioan ikasten ari zirela elkar ezagutu zuten, metala, folka eta roc&rollaren eraginpean zeuden garaian. Gerora, bakoitzak bere ibilbidea egin zuen atzerrian ikasketak osatzen eta orkestra eta talde profesionaletan lan eginez. Txalapartarekiko zuten miresmenaz abiatuta “KIMU Txalaparta” (Sergio eta Txomin) ezagutu eta lanean hasiko dira beraiekin. Bikote honen konpromezua apartekoa da txalapartaren garapen eta zabalkuntzan.

Modu honetan BAKUN sortzen da, eskandinabiar musikan oinarrituta. BAKUN egin ostean, 180ºko bira emango dute beren bigarren lanean murgiltzeko: KRONOS, Alicia Griffiths (harpa) parte hartzearekin gure lan dinamikara oso ondo moldatuz, bere izaera, aldakortasun eta profesionaltasunari esker.

Iñigo Coto: Biolina
Marina Barredo: Biola
Ricardo De Lucas: Kontrabaxua
Alicia GriffIths: Harpa
Sergio Lamuedra & Txomin Dhers: Txalaparta


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 1
  • Ordutegia22:30
  • LekuaSan Roke
    Elorrio
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana