Estitxu

Garralda 2020(e)ko Abuztuak 1
  • Estitxu
  • Estitxu

Ekitaldi hau Kultur 2020 programa kulturkalaren barnean dago

Estitxu abeslari eta konposatzaile nafarra (Bera, 1987) 15 urterekin hasi zen musika-munduan, Egan erromeria-talde ezagunaren teklatu-jotzaile eta koru-egile. Handik aurrera, eta abeslari gisa, zenbait proiektutan ibili da, musika-estilo desberdinekin, euskal musikaren kanta tradizionaletik hasi eta jazz edo erritmo latinoagoetara. Gainera, Estitxuk euskal abeslari ospetsuen aldeko omenaldi-kontzertu berezietan hartu du parte, egun musika-munduan ospetsuak diren beste artista batzuekin batera, hala nola Alex Sardui, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Petti eta Miren Narbaizarekin.

2019ko azaroan argitaratu zuen bere lehen diskoa. 'Haize gorri bat' izenburupean, berak sortutako kantez osatuta dago. Euskaraz idatzitako testuak ukitu beltzeko musikarekin jantzi ditu, eta agerian utzi ditu bere ahots ahaltsuaren kalitatea eta distira, musikari bikainez lagunduta.

 

Non: Garralda / Udaletxe plaza

 

Kultur 2020 egitaraua (pdf)


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 1
  • Ordutegia20:30
  • LekuaUdaletxe Plaza
    Garralda
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana