"Expediente K (La carta al padre)"

Tafalla 2020(e)ko Abuztuak 1
  • "Expediente K (La carta al padre)"

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2020 programaren baitan.

Kafkaren testurik argigarrienetako bat izan arren, Aitari gutuna ez zitzaion inoiz bere hartzailea zen bere aitari iritsi. Obra hau testu horretan oinarritzen da, taularatze harrigarri batekin.

Carlos, soinu teknikaria eta noizbehinka disko-jartzailea, bere lagunek K deitzen dutena, akats batengatik oso lan bitxia lortzen du: psikofoniak grabatzea. Europako nazien kontzentrazio esparru batzuetan barrena ibili ondoren, Terezingo kontzentrazio esparrua barne, lanak gaztelu bitxi batera eramaten du, uharte txiki batean, Kretatik gertu. Uharte hau naziekin zerikusi ilun bat duen Reichel familiarena da.

Zer grabatuko du gazteluan? Zer da golem bat? Zer egiten zuten naziek Terezinen? Zer egiten du Franzek mamu-istorio batean galduta? Eta, batez ere, non dago komuna?

Lantalde artistikoa: Antzezpena: Dafnis Balduz / Zuzendaritza: Alex D. Capo / Eszenografia: Quim Roy / Jantziak: Montse Figueras / Argiztapena: Oriol Ibáñez / Soinu-espazioa: Alex D. Capo / Zuzendaritza-laguntzailea: Marina Rodríguez / Ekoizpena: Associació Cultural MANEL eta Teatre Principal de Vilanova i la Geltrú.

Expediente K (La carta al padre) Associació Cultural MANELen eta Teatre Principal de Vilanova i la Geltrúren ekoizpen bat da, Vilanova i la Geltrúko Círcol Catòlic-ek lagundutakoa.

Iraupena: 60’

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana