Antonio Oyarzabal: "La Musa Olvidada"

Bilbao 2020(e)ko Abuztuak 2
  • Antonio Oyarzabal: "La Musa Olvidada"

La Musa Olvidada Antonio Oyarzabal euskal pianistak sortutako egitaraua da. Egitarau horretan, piano-errepertorioko altxor txikiak biltzen dira, guztiak emakumezko konpositoreek idatzita; balio artistiko handiko piezak dira, eta modu bidegabean utzi dira albo batera, gizonezkoek idatzitako beste obra batzuen itzalpean. Ekimen honen atzean, interpretazio-lanarekin batera, musika honi ahotsa ematen dioten emakumezkoen bizitzari eta testuinguruari buruzko ikerketa sakona egin da hainbat hilabetetan. Antonio Oyarzabal pianistaren hirugarren proiektu diskografikoa izango da La Musa Olvidada.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana