"Gelajauziak"

Mutriku 2020(e)ko Abuztuak 2
  • "Gelajauziak"

Mutrikuko Bada Posible jaialdiaren barruan. 

Cesc Gelabert koreografoa eta Kukai Dantza Konpainiaren arteko bat-egitetik sortu da GELAJAUZIAK proiektua. Néstor Basterretxea eskultorearen obra oinarri hartuta, hainbat euskal dantza tradizional ikertu, landu eta begirada berri batekin aurkeztu dituzte. Kalean zein antzokietan jokatzen den ikuskizun honek, lengoai koreografiko berri, bizi eta orijinal bat aurkezten du.

Fitxa artistikoa:

Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya 
Koreografoa: Cesc Gelabert  
Musika sortzailea: Sabin Bikandi eta Xabier Erkizia 
Jantzien diseinua: Iraia Oiartzabal
Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena (Kukai Dantza)
Eszenografia: Nestor Basterretxea

Sariak:

- Leioako Umore Azoka 2014: Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria 
- Huescako Antzerki eta Dantza Azoka 2014: Ikuskizun Berritzailearen Saria 
- Max Sariak 2015: dantza talde onena eta musika konposizio hoberenerako

Mutrikuko Udala

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaKukai Dantza Konpainia
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 2
  • Ordutegia20:00
  • LekuaKiroldegiko aparkalekua
    Mutriku
  • ZenbatekoaAgortuta
  • HizkuntzaBat ere ez
Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana