Matilda + Idoia Azurmendi

Azpeitia 2020(e)ko Abuztuak 2
  • Matilda + Idoia Azurmendi

IDOIA ASURMENDI 

Kutxa Kultur Musika 2019-2020 programak, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2020″ zirkuitorako aukeratutako artista. 

IDOIA ASURMENDI-ri musikarekiko zaletasuna familia girotik datorkio eta txikitatik hasi zen etxeko musika-instrumentuekin esperimentatzen. Aisialdia ere horretan eman du urte luzez, abesbatza ezberdinetan parte hartuz eta piano ikasketak burutuz. Bestalde, aurten hasi ditu Musikako ikasketak pedagogiako espezialitatean Musikenen.

Duela urte batzuk, inguruko herrietan kontzertuak ematen hasi zen bakarlari bezala. Hasieran, euskal abestien zein kanpoko pop-rock eta soul estiloko abestien bertsioak egiten zituen bakarrik, baina orain kantuak ere konposatzen ditu eta hainbat kasutan poesia egiten duen Maria Oses-en lanak berearekin uztartzen ditu.

Proiektu honen helburu nagusia arte ezberdinekin fusio bat egitea da; hala nola, poesia, ilustrazioa edota animazioa, musika tresna nagusia izanik. Horrela, alderdi bisuala Nora Goialde artistaren eskuetan utziko du; bestetik, proiektu honetan zehar, musikari indar gehiago emateko, orain dela gutxi sortutako musika talde baten laguntza jasoko du; Oriol Flores (perkusioa), Julen Barandiaran (baxu elektrikoa), Andoni Garcia (gitarra) eta Idoia Asurmendi (pianoa eta ahotsa).

MATILDA

Katapulta Tour Gipuzkoa 2020″ zirkuitorako aukeratutako artista. 

MATILDA, Maria Amolategi-k (konpositorea eta abeslaria) eta Víctor Sánchez-ek (bateria-jolea eta produktorea) sortutako gipuzkoar musika talde bat da. Beraien abestietan Pop, R&B eta Rock musikaren eragina antzeman daiteke. 2019ko martxoa aukeratu zuten “¿Te imaginas?” izenpean atera zen beraien lehen lana aurkezteko. Diskoa, Elkar Estudioa-n (Donostia) grabatu eta ekoiztu zuen Victorrek berak, eta bertan Matildak, bere nortasuna argi eta garbi erakutsi zuen.

Matildak bere musika zabaldu nahi du dotoretasun, zintzotasun eta nota bakoitzean indarra erakusten duen disko honekin. Ahotsak lantzeko modua letren mezua erabat indartzen du.

Taldeak kritika eta harrera ona izan du 2019an eskaini dituen zuzenekoetan. Hauetan, Antxon Sarasua (pianoa eta Hammond-a) eta Dani Venegas (gitarra akustikoa eta gitarra elektrikoa) musikariak izan dituzte taldekide.

Egun, ”¿Te imaginas?” diskoari agur esaten ari dira 2020ean kaleratuko dituzten abesti berriei paso emanez.

Kontzertu hau hurrengo eragileek antolatu dute:
Katapulta Tour Gipuzkoa + Sanagustin kulturgunea

katapulta.org

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana