"Madre coraje"

Olite/Erriberri 2020(e)ko Abuztuak 2
  • "Madre coraje"

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2020 programaren baitan.

Atalayak bizi garen jendartearen metafora bat aurkezten du oraingoan, jendarte hori bera arrakastaraino eta merkatuaren zein jabetzaren gurtzeraino doan lasterketa neurrigabean murgilduta dagoelarik.

XX. mendeko antzerki-testu nabarmenenetako bat da, gerra hartzen duena erreferentziatzat, ez bakarrik haren aurkako iritzia emateko, baizik eta dirua nagusi den bizi-sistema baten alde egiten dutenen aurka egiteko ere, haien eta maite dutenen existentzia sakrifikatu behar badute ere.

Zein aukera hartuko zenuke bizi duguna bezalako muturreko krisi-egoera batean? Publikoa Marga Reyes bikain batek gidatutako talde baten hitzek galdekatuta sentitzea nahi du Atalayak.

Bertolt Brechtek, hemen bere garaiaz ez ezik etorkizunaz ere aparteko ikuspegia erakusten duenak, esan zuen espero zuela bere obrek XXI. mendean indarra galtzea. Zoritxarrez, Madre Coraje, ustelkeriaz eta gerraz betea, gaurkotasun izugarria du, are gehiago duela 75 urte baino gehiago idatzia izan zenean baino.

Gatazka belikoek munduko hainbat lekutan jarraitzen dute beren adiera literalenean, planetaren gainontzekoetan kuartelik gabeko gerra bat gertatzen den bitartean; ez gudaroste armatuen artean, baizik eta merkatuaren eta biztanle gehienen artean.

Antzezleak: Marga Reyes, Lidia Mauduit, Raúl Vera, Jerónimo Arenal, Silvia Garzón, Manuel Asensio eta María Sanz.

Lantalde artistikoa: Moldaketa eta zuzendaritza: Ricardo Iniesta / Musikaren konposizioa: Paul Dessau / Moldaketa musikalak: Luis Navarro / Koruak: Esperanza Abad / Eszenografia: Ricardo Iniesta / Eszenografiaren eraikitzea: La Fragua / Jantziak: Carmen Giles / Zuzendaritza-laguntzailea: Asier Etxaniz / Antzezpen-laguntzaileak: Marga Reyes eta Sario Téllez / Makilajea eta ile-apainketa: Manolo Cortés / Koreografia: Actores de Atalaya / Argien diseinua: Alejandro Conesa / Soinu-espazioa: Emilio Morales / Tresneria: Sergio Bellido / Banaketa: Victoria Villalta / Komunikazioa: Mª Paz López / Kudeaketa: Rocío de los Reyes / Idazkaria: Macarena Gutiérrez.

Madre Coraje Atalaya TNT-ren ekoizpen bat da.

Argibide gehiago: www.atalaya-tnt.com

Iraupena: 100’

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 2
  • Ordutegia22:00
  • LekuaLa Cava
    Olite/Erriberri
  • Zenbatekoa18 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana