"Prozak"

Errenteria 2020(e)ko Abuztuak 2
  • "Prozak"

Batere ohikoa ez den familia baten bitartez egoera burugabez beteriko unibertsoan murgilduko gara, oharkabean familia horren parte bihurtu arte.

Antidepresibo osasuntsu eta eraginkorra dakarkizuegu, BARREA eta EMOZIOA. Gure PROZAK propioa pilula ikusgarrian.

Ikusle guztientzako ikuskizuna, umoreak eta zirkuak bat egiten dute eta akrobazia, aereoak eta objetuen manipulazioak betiko zirkuaren “troupe”-ak gogora ekarriko ditu.

  • EGILEA: Malas Compañías Zirko Taldea
  • ZUZENDARITZA: Maite Guevara
  • ESZENOGRAFIA: Peccata Minuta
  • JANTZIAK: Mónica Ausín
  • ANTZEZLEAK: Mikel Pikaza, Maite Guevara, Javier Garcia, Koldo Arakistain, Ariñe Azkue

OHARRAK

Gonbidapen sarrera beharrezkoa da.
Eguraldi txarra bada,  Beraungo frontoian izango da.
 
GONBIDAPENAK
  • Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Gonbidapenak uztailaren 1ean, goizeko 10:00etan jarriko dira eskuragarri.
  • Non?
      • ONLINE: https://bibe.me
        (Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte)
      • Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)
        (agortu arte edo uztailaren 2ko 12:00ak arte)
  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.
  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
     
EKITALDIAN:
  • Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.
  • Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.
  • Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
  • Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
  • Aulkiak elkartzea: aulkiak 1,5 metrotako distantziarekin kokatuak egongo dira publikoarentzat. Hala ere, bizikidetza-unitate berekoak diren pertsonak elkarrekin eseri ahal izango dira. Kasu honetan ere, antolatzaileei adieraziko zaie eta haiek esan bezala mugituko dira aulkiak
  • Behin emanaldia amaitzerakoaneserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaMalas Compañías zirko taldea
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 2
  • Ordutegia12:30
  • LekuaBeraungo Frontoia
    Errenteria
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana