Zarauzko Udako Musikaldia 2020: Maite Larburu

Zarautz 2020(e)ko Abuztuak 2
  • Zarauzko Udako Musikaldia 2020: Maite Larburu

Edukiera mugatua, gonbidapen txartelak banatuko dira.
- Non: Modelo Aretoko txarteldegian
- Noiz: emanaldi bakoitza baino 2 ordu lehenago.
Gehienez 4 sarrera pertsonako. 

 

Maite Larburu biolin-jotzaile eta kantautorearen emanaldia. 

Maite Larburu musikari bidaiaria da. Biolin jotzaile klasiko nomada, ogibidez.

Euskal Herrian Neighbor taldearen kantugile eta gidari egin zen ezagun. Baina oraingoan proiektu propio eta berria dakar. Billie Holiday kantariak ezagun egin zuen arrazakeriaren kontrako Strange Fruit ereserkia abiapuntu hartuta, bakarkako lan berria sortu du: Hezurren azpian diskoa.

Larbururen estiloa eklektikoa da. Hots-jostun bat izan nahi du. Ahotsa, biolina, gitarra klasikoa zein elektrikoa, ukelelea, sruti boxa..., ditu musikaren osagai.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 2
  • Ordutegia20:00
  • LekuaSanta Maria la Real parrokia
    Zarautz
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana