"Bilbao izan", doako bisita gidatuak: Arangoiti

Bilbao 2020(e)ko abuztuaren 4(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 29(e)ra
  • "Bilbao izan", doako bisita gidatuak: Arangoiti

BILBOKO UDALAK BERRIRO JARRI DITU MARTXAN HIRIKO AUZOETAKO BISITA GIDATUAK ETA, UZTAILEAN, DEUSTU IZANGO DA HORIEN LEHENENGO GERALEKUA

BILBAO IZAN programak, ‘Ezagutu oinez’ eta ‘Ezagutu familian’ ekimenen bidez, Bilboko auzoen alde desberdina eta bitxikeriaz betea erakusten du.
Lehen txanda Deustukoa izango da uztailean. Abuztuan Arangoitin, Ibarrekolanda-Sarrikon irailean eta San Inazion urrian egingo dira.
Doako bisita gidatu horietarako izen-emateak ekainaren 22tik aurrera egin daitezke, 944 010 010 telefonoan.

Bilboko Udalak, BILBAO IZAN ondarea zabaltzeko programaren bidez, berriro jarri du abian hiriko auzoen historia ezagutzeko aukera, ‘Ezagutu oinez’ eta ‘Ezagutu oinez familian’ ekimenen eskutik, doako bisita gidatuak eskaintzen dituztenak. BILBAO IZAN programaren edizio berri honen lehenengo geldialdia Deustu auzoa izango da uztailean, ondoren, Arangoiti abuztuan, Ibarrekolanda – Sarriko irailean eta San Inazio urrian.

EZAGUTU OINEZ
Oinez egingo diren bisita gidatuek, gure iraganaren parte bat, bitxikeriak eta une historiko jakin batzuek Bilboren nondik norakoan izan duten garrantzia ezagutzeko aukera ematen dute.

Bisitak, ordu eta erdikoak, asteartetik ostiralera 11:00etan eta 18:30ean izango dira, eta larunbatetan 10:30ean eta 12:30ean.

Ostegun arratsaldeetan bisitak euskaraz izango dira norbanakoentzat. Taldeen kasuan, euskarazko bisiten eguna eta ordua taldearekin berarekin adostuko dira, eskariaren arabera.

EZAGUTU FAMILIAN
‘Ezagutu familian’ aurten bigarren aldiz ospatzen da, 2019an proposamenak izan zuen harrera onaren ondoren, eta lau urtetik gorako haurrak dituzten familientzat da. Bisita hauek diseinatuta daude familiak auzoak ezagutzeko, pista, joko eta ipuinen bidez, jatorria eta bilakaera ezagutzeko, kaleak, plazak, txokoak eta eraikin zaharrak zeharkatuz, begirada bitxi eta sortzaile baten bidez, esplorazio-kit batekin eta zentzumen guztiekin erne.

Astelehena eta asteartea: ABUZTUAK 17 eta 18

Ordua: 17:30

Euskaraz eta gaztelaniaz.

OSASUN ARAUAK
Bisita gidatu hauek osasun egoerak horretarako aukera ematen badu egingo dira. Parte-hartzaileen osasuna eta ongizatea zaintzeko, aurten edukiera erdira jaitsi da —gehienez ere 15 lagun taldeko ‘Ezagutu oinez’ eta ‘Ezagutu familian’, taldeak 12 pertsonakoak izango dira—, nahitaezko segurtasun-distantzia mantendu ahal izateko. Maskara erabiltzea derrigorrezko izango da.

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK
Ekainaren 22tik aurrera, 944 010 010 telefonoan eman daiteke izena, astelehenetik igandera, 08:00etatik 20:00etara.

BILBAO IZAN
‘Ezagutu oinez’ eta ‘Ezagutu oinez familian’ BILBAO IZAN proiektuaren barruan kokatzen dira. BILBAO IZAN markaren atzean, biltzen dira Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak uriaren funtsa zabaltzeko bultzatzen dituen programa guztiak: historia, ondarea, pertsona garrantzitsuek utzitako aztarna, hirigintza, auzoen historiak, kaleen eta bazter bitxienak.

BILBAO IZAN batez ere bertako herritarrentzat da, baina bisitarientzat edo gure uriaren berri zehatzagoa eduki nahi duten pertsona guztientzat ere zabalik dago.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko abuztuaren 4(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 29(e)ra
  • LekuaBilbao

  • ZenbatekoaDoan (aurrez izena emanda)
  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana