"Ce pays est un poème"

Hendaia 2020(e)ko abuztuaren 5(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 29(e)ra
  • "Ce pays est un poème"

Argazki kamera soin uhalean emanik eta uhinen danbatekoak hondo soinu gisa… Indiaren grina ukanik ere, Séverine Dabadie errotik loturik da Euskal Herriari, non bizi eta lan egiten baitu. Arima hondogabea ematen du bere lanean, baliatu ohi diren betiko leloetatik urrun eta betiere misterioa atxikiz. Urraspide etnografiko eta soziologiko batean, betidanik du euskal kultura ondarearekin interesa, bai eta modernotasunaren oldeek ahuldurik direla iruditzen zaizkion gaiekin ere.

Argazkilari eta 6 argazki libururen egilea, prentsa agentziekin aritzen da lankidetzan. Biarritzeko G7 Nazioarteko Gailurrean, 2019ko abuztuan, euskal pilotari buruz egin zuen lana Eliseo jauregiak eskaturik eman zen erakusketan. 2019an argazki liburuen Zigor saria irabazi zuen.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana