"La Fiesta del Chivo"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko abuztuaren 5(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 9(e)ra
  • "La Fiesta del Chivo"

Adi babes eta higiene neurri hauei

Ez da batere erraza Mario Vargas Llosa Nobel Sariaren maisulan hau antzerkirako egokitzea, hain da aberatsa eta konplexua. La fiesta del Chivon Trujillo Dominikar Errepublikako diktadorearen azken egunak kontatzen dira. Autorea Urania Cabral pertsonaiaz baliatzen da horretarako, umetan herrialde hartatik alde egin zuen abokatu arrakastatsu batez. Hiru hamarkada geroago, emakumea aita bisitatzera itzuli da, Agustin "Cerebrito" Cabral, Erregimeneko agintari ohi bat, zoritxarrean eroria, hilzorian baitago.

Bidaia horretan, protagonistak ihes egin zuenetik gorde duen sekretu bat aterako da argitara.

Carlos Saurak zuzendua, eta Lucía Quintana, Eduardo Velasco, Gabriel Garbisu, Eugenio Vuillota eta David Pinillak interpretatua, La fiesta del Chivo bizitzarako irakaspena da, gogoratzen baitigu ausardia eta duintasuna direla antidoto bakarrak gaizkiaren eta ankerkeriaren kontra.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaOkapi
  • Data 2020(e)ko abuztuaren 5(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 9(e)ra
  • OrdutegiaAbuztuak 5, 6, 7, 8 eta 9: 20:00
  • Lekua Victoria Eugenia Antzokia
    Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa20 / 28 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Victoria Eugenia Antzokia

Non

Euskadi, auzolana