"Lau eme"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Abuztuak 5
  • "Lau eme"
  • "Lau eme"

Lau emakume, lau emakume borrokan. Haien eskubideengatik borrokan. Aurrerapen handiak izan arren, lorpenak ematen ari diren arren, erne jarraitu behar delako. Amore eman gabe... Dagoeneko ez dira haien seme-alaben eta familiaren zaintzaile hutsak, apurka haien lana eta baldintzak hobetzen doaz, sufritutako korse eta jantzi deserosoez aske dira orain, gizartearen erabakietan zeresana dute...

BAINA AMAITU AL DIRA BORROKA EGITEKO ARRAZOIAK? EZ.

Oraindik, matxismoaren arrastoek gizartean jarraitzen dute emakumeen bizi eta lan baldintzen kalterako. Berdintasuna aldarrikatuz, borroka egin zuten emakume eta sufragista guztiengatik, GARRASI EGIN DEZAGUN!

EUSKAL EMAKUMEA

Historian zehar, euskal emakumeak egunsentitik gauera arte lan egin izan du, semeak erditu, etxeaz, familiaz, animaliez eta baratzeaz arduratu. Sareak josi, arraina eta barazkiak saldu eta senarren ondoan borrokatu dute. Euskal matriarkatu ezagunak zerikusi gutxi du adimen sinpleek egozten dien agintaritzarekin eta asko, aldiz, sinesmen zaharrekin. Euskaldunen aintzinako erlijioa matriarkala zen, jainkosa ama batean sinesten zuten, kristautasunak irudikatzen zuen patriarkalaren aldean.

EMAKUMEZKOEN JANTZIAREN BILAKAERA

Historian zehar emakumeek erabilitako jantziek historiako gertakariak ulertzeko balio dute. Soineko baten luzera bat edo beste izatea edo gerriaren kokapena ez ziren modak besterik gabe, gizartearen bilakaeraren adierazgarri errealak baizik.

Horregatik, jantzietan aurkitzen dugu emakumeen borrokaren adierazpide izango den metafora, eta sorkuntza prozesuan kontuan edukiko dugun zutabeetako bat izango da.

  • ZUZENDARIA: Aiert Beobide
  • DANTZARIAK: Irati Sorondo, Anne Jauregi, Jone Amezaga eta Amaiur Luluaga
  • ESTILISMOA: Ramón Garcia
  • PRODUKZIOA ETA DISEINU GRAFIKOA: Iurre Aranburu
  • TEKNIKA ARDURADUNA: Anartz Beobide

Haatik Dantza Konpainia

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaHaatik Dantza Konpainia
  • Data 2020(e)ko Abuztuak 5
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Tabakalera

Non

Euskadi, auzolana